2013/12/20


Bordari Satarka sari banaketa


Dakizuenez, larunbatean XXX Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren sariak banatu ziren. Hemen duzue hamaika.tv web orrian zintzilatutako bideoa. 




Egunkarietan azaldutakoa ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizkizuegu estekak:

Diario Vasco
Noticias de Gipuzkoa
Oarso Bidasoako Hitza

Ahaztu baino lehen, Talaiako 4 DBHko Rose Samb ikaslea zoriondu nahi dugu, berak jaso baitu Bordari ipuin lehiaketan B mailako bigarren saria.


2013/12/14

Emotikoiak eta esaera zaharrak


Whatsapp erabiltzen duzue? Idazteko emotikoiak erabiltzen dituzue?
Anima zaitezte! Ea zenbat esaera zahar asmatzeko gai zareten? Sakatu beheko estekan eta aurrera!




2013/12/12

Bordari Satarka Literatur Lehiaketa: sari banaketa

2013 12 14 XXX. Bordari (ipuina) eta Satarka (olerkia) Lehiaketako sari banaketa larunbatean izango da, eguerdiko hamabietatik aurrera Kultur Etxean.

Euskal Liburu eta Diska Azoka Hondarribian

Sagarzazu eta Aristi
Iturria: Oarsobidasoako hitza
Durangoko Azoka amaituta Hondarriko Euskal Liburu eta Diska Azokaren txanda iritsi da. Zumardian, Abenduaren 11tik – 15era irekita egongo da. Anima zaitezte, eta bueltxatxo bat eman.... 

2013/12/08

Estres linguistikoa

Iturria: zuzeu.com
Badakizu zer den estres linguistikoa? Euskarak estres linguistikoa sortzen dizu? Badubada erakusketako bideoa ikusi.













2013/12/07

Hizkuntza bat opari


Olentzero zakua euskaraz beteta.

Euskal Karaokea

Gabi De La Mazaren Youtube kanaletik hartutako zerrenda duzue honakoa. Gabi De la Mazak euskal abestiekin karaokeak sortzen ditu. Euskal abestiren bat karaokean erabili nahi baduzu hemen uzten dizuegu bere blogaren helbidea.



2013/12/03

Euskarak 365 egun


Etxepare rap: Bernard Etxepare

Imanol Epelderen oparia Euskararen Eguna ospatzeko.

   



 
Informazio gehiago nahi baduzue, hemen duzue Imanol Epelderen bloga.

Euskararen historia eta euskararen gaur egungo egoera 10 minutu eta 10 galderetan


Azkue fundazioaren eta Euskararen etxearen eskutik bideo hau aurkezten dizuegu.


Euskararen jatorria izeneko dokumentala

Euskararen jatorria: Enigma europar bat Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian. Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita Errealizadorea: Juanfe GarcĆ©s Produktore eragilea: Josu Erguin Zuzendaria: Hasier Etxeberria Iturria: Eitb.tv 
Ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

2013/11/30

Bertso afaria



"Ametsen fabrika" bertso ikuskizuna


Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Neguko Jardunaldien barruan "Ametsen fabrika" haurrentzako bertso ikuskizuna antolatu du. Ekitaldia, igandean, Amuten Amute-Kostako auzo elkartean arratsaldeko 17:30ean izango da. Ekitaldia Adiskide Bertso Elkarteak prestatu du. 

"Zipi eta Zape Kanikaren kluba" filma Itsas Etxean

"Zipi eta Zape, kanikaren kluba" filma gaur Itsas Etxean, 18:00etan. Oraindik ez baduzue filma ikusi, azken aukera da gaurkoa.






Aurkezpena

Talaiako normalkuntza taldeak aurten bloga sortzea erabaki du. Gure helburua xumea da, euskara bultzatzea indartzea eta zaintzea.

Ruper Ordorikaren abestiak dioen bezala; maite dugun hori zaintzea.





Euskararen berreskuratzea III



Hedabideak - Euskararen berreskuratzea III from Garabide on Vimeo.

2013/11/21

Euskara eta internet

Tribuaren berbak saioan ikusitakoa:



Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza.

Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa

Gogoratu  larunbatean, Txiste Grafikoen Lehiaketaren sari ematea izango dela. Sari banaketan, Aitor Txarterina komikigilieak parte  hartuko du. Ea zortea dugun eta Talaiako institutuko ikasleren batek sariren bat jasotzen duen!

2013/11/17

Euskararen tamaina

Tribuaren berbak saioan ikusitakoa:



Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean.

Irakaslearen dekalogoa

Euskararen EZAGUTZA eta ERABILERA irakasle guztion erronka da

Irakasle garenez guztiok gara hizkuntza eragile, beraz guztiok badugu gure egitekoa eta gure ardura ikasleen hizkuntzaren jabekuntzan, bai euskara mailaren ezagutzan eta nola ez euskararen erabileran. Ezin baita banandu erabilera eta ezagutza, biak txanpon bereko aurpegiak baitira. Batak ezin baitu bestea gabe aurrera egin.

Lanketa hau modu kontzientean egin behar dugu, lan sistematikoa sustatuz:

· Eremu formalean bakoitzak bere arloaren lanketan hizkuntza baliabideak eta   estrategiak kontuan hartuz.

· Harremanetan erabilera eredu eta hiztun eragile izanez. Euskararen erabilera   egoera komunikatibo errealetan ezinbestekoa da euskararen ezagutza             sustatzeko, eta, aldi berean, hizkuntza erabilera ohiturak finkatzeko.

Hau guztia egiteak, gainera, hizkuntza minorizatuari prestigioa ematen dio, eta hizkuntzaren berreskuratze eta normalizazio prozesuan modu positiboan eragiten du. Azken batean, euskararen normalizazioa aurrera egitea hiztun guztion eskuetan dago, baina, batez ere, guztion ezpainetan eta guztion jokaeretan. Ez baitago hizkuntzarik hiztunik gabe eta hiztun garen heinean gure buruaren alde arituko gara lanean.








Euskararen misterioa

Euskararen egunerako gero eta gutxiago falta den honetan, hemen duzue euskararen misterioari buruzko bideo hau.



 

2013/11/11

Pottola antzezlana Itsas Etxean

Larunbatean, azaroak  16, Txalo Produkzioak Pottola antzezlana taularatuko du Itsas Etxea auditoriumean. Informazio gehiago hemen duzue.

Taldeari eta antzezlanari gehiago jakin nahi baduzue , sakatu hemen.

2013/11/10

Euskararen bilakaera

Badakigu, nondik gatozen? Badakigu zein izan den gure hizkuntzaren bilakaera? Eta aurrerantzean, zer? Honaino iritsi bagara...


2013/11/06

Homeland

Astiro, emeki, geldiro, pausatuki, badator Euskararen Eguna, igo gaitezen bada, euskararen olatuaren gainean eta goazen mundu osoan gureak barreiatzera....


 

2013/11/04

EƱaut Elorrieta abeslariaren kantaldia Itsas Etxean

Ostiral honetan Itsas Etxea auditoriumean, EƱaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslariak, bere azken diska auzkeztuko du. 
Informazio gehago hemen duzue.





2013/11/03

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hilabete falta denean, Normalkuntza Taldeak girotzen hasteko asmotan bideo hau uzten dizue. DBH telesaileko atal bat da. Atalean, Euskararen Egunaren prestaketan ari dira gure lagunak. Ikus ezazue, nola antolatzen ari diren Euskararen Eguna.   

2013/11/01

Amaren eskuak filma Itsas Etxean

Azaroaren 9an (larunbata), Itsas Etxea auditoriumean Amaren eskuak filma ikusteko aukera duzue. Jakingo duzuenez, Amaren eskuak filma Karmele Jaiok idatzitako elaberrian onarrituta dago. Elaberria irakurri baduzue ez galdu filma ikusteko aukera!.
 
 
Girotzeko asmotan hemen duzue istoriaren hasiera:
 
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
 
Filmari buruzko informazio gehiago nahi baduzue sakatu hemen.
 
Filma ikusi eta elaberria irakurtzeko gogoa baduzue hemen duzue elaberria eta idazleari buruzko informazio gehiago.

 

2013/10/31

Aditzapp

Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" programa aurkeztu genizuen. Gaur antzeko beste programa bat  aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan aditzak lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin aditz laguntzailea lantzeko aukera izangi duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, aditzapp programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.

2013/10/30

Hitzekin jolastuz

Mugikor edo Tabletarik bai? Hemen duzue lexikoa lantzeko aproposa den programa bat, horrela,  "hitzekin jolastuz" programaren bidez euskara lantzeko aukera izango duzue. Jokoaren helburua emandako letrez hitzak osatzea da. Jokoak bakarka nahiz lagunen kontra jokatzeko aukera du (ilagunen aurka jolasteko interneterako konexioa beharrezkoa da. Hitzekin jolastuz appak 40.000 hitz dituen euskara hiztegian oinarritzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2013/10/26

Mintzalaguna egitasmoa Hondarribian

Hondarribiko Udalak Mintzalaguna eta bere aldaera Gurasolaguna antolatu ditu Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Informazio gehiago hemen duzue.


Aditzak.com

Betiko aditz taulekin aspertuta zabiltza? Zerbait interaktiboa nahi duzu? Aditz batekin zalantzaren bat? Hona hemen Garikoitz Knƶrrek sortutako euskal aditz laguntzailearekin jokatzeko tresna. Hautatu modua, denbora, aditz mota, eta berehala agertuko zaizu emaitza. Gainera, sakelekoan instalatzeko aukera ere badaukazu. Animo eta erabili. Interesaturik? Sakatu hemen.


2013/10/23

Android euskaraz

Azkenean, Android sistema eragilea euskaratzen bukatu du  horretan aritu den taldeak. Android sistema eragilea euskaraz izan nahi baduzue,  hemen uzten dizuegu Argia aldizkarian agertutako informazioa. 

2013/10/20

Filmak euskaraz

EITB.com-en, euskarazko 43 film doan ikusteko aukera duzue. Nahi izanez gero, klikatu hemen.


Euskalbar

Mozilla Firefox erabiltzen baduzue, hemen duzue hiztegiak eskura izateko aukera. Informazio gehiago nahi baduzue, sakatu hemen.


Euskalplay


Euskarari buruzko bederatzi online joko ezberdinez osatutako aplikazioa daEuskalPlayren helburua guztiz didaktikoa da eta euskararen inguruan ezagutza handitzeko, praktikatzeko eta bide batez era atsegingarri batez gehiago ikasteko egituratuta dago. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue  sakatu hemen




Jakina! Euskal Tribiala




Azkue Fundazioak Jakina! online formatoko jokoa aurkeztu du. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue  sakatu hemen.




2013/10/12

II. Pegatina lehiaketa


Iaz, euskararen eguna ospatzeko, I. pegatina lehiaketa antolatu genuen institutuan. Aurten ere helburu berarekin, II. pegatina lehiaketa martxan jartzea erabaki dugu. Hemen duzue, lehiaketari buruzko informazioa, irakurri eta 



Gaia: Euskara eta gazteak.


Azaroaren 15erako, pegatina entregatu. Fernando Bustillo edo Joxemi Gallastegiri.

Gutun-azal itxi batean pegatina eta zure datuak dituen orria sartu eta entregatu. (Orritxoan, izen-deiturak, ezizena eta maila idatzi)

Pegatina DINA 5  orri batean aurkeztu (folio erdia).
Pegatina egiterakoan  gehienez hiru kolore erabili.

Azaroaren 18an, Euskara Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak pegatina irabazlea aukeratuko du.

Euskararen Egunean, abenduaren 3an, sari banaketa eta pegatina guztien erakusketa egingo dugu.  Egun horretan ere pegatina irabazlea  ikasle guztien artean banatuko da.


2013/10/10

Nabigatu euskaraz

Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo hitza euskaraz.

Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea?

Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz.




2013/10/06

Euskara ikasi app-a

HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako.


Aplikazioaren helburua da euskara-ziurtagiri bat lortzeko ikasten ari diren ikasleentzat erabilgarria den mobile learning plataforma bat eskaintzea. Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte. Aplikazio hau ez da ikastaro bat, azterketak prestatzen laguntzeko erreminta edo tresna bat baizik. Android sistema eragilea duten tablet zein smartphoneetan erabil daiteke.
Aplikazioa google play plataforman eskuragarri dago.

Euskara Saileko Lehiaketak

Gero eta gutxiago geratzen da Bordari Satarka Literatur Lehiaketarako eta Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketarako. Anina zaitezte eta parte har ezazue. Kontuan izan lanak hilabete honen azken egunean aurkeztu behar dituzuela. Informazio gehiago nahi baduzue ondoren dituzuen esteketan aurkituko duzue.