2014/01/29

Mundu mapa digitala euskaraz

Mundu mapa digitala jarri du UZEIk sarean. Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenak biltzen dituen mapa digitala plazaratu du UZEIk Google Maps zerbitzua erabiliz. Gizarten erabilgarria izango zaizuelakoan hemen duzue esteka.

2014/01/26

Urruzonotarrak gehituz 2013 2014

Antton Olariaga

Batxilergo, DBH 3-4. mailetako eta Lanbide Heziketako ikasleen artean euskararen idatzizko kalitateaz gainera literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea da ekimen honen helburua.

Laurehun inguru dira dagoeneko Urruzunotar titulua lortu dutenak eta ekimen honekin jarraituko dugu Urruzunotarrak gehituz.

Ekimen honen inguruko zehaztasunak, lanak bidaltzeko epeak barne, oinarri-arauetan aurki ditzakezue.

Idazlanak, eskabidearekin batera, Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera bidali behar dituzue otsailaren 28rako.

2014/01/21

2014/01/17

Nola ikusi filmak euskarazko azpitutuluekin

Argia astekarian agertutako artikulu interesgarri hau uzten dizuegu, bertan filmak nola deskargatu eta euskarazko azpitutulekin nola ikus daitezkeen erakusten digute. Interesgarria delakoan sakatu hemen.

2014/01/16

www.hiztegitxoak.eu

Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzeko aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!

2014/01/12

Amets Arzallus eta Jon Maia Talaian

Ohiturari jarraituz, aurten ere, Batxillergoko ikasleentzat  Bertso saio bat antolatu dugu. Abenduaren 18an izan zen eta bertan Amets Arzallus eta Jon Maia entzuteko aukera izan genuen. Ekitaldiaren argazkiak ikusi nahi badituzue sakatu hemen.

Deklinabidea

Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" eta "Aditza app" programak aurkeztu genizkizuen. Gaur antzeko beste programa bat aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan deklinabidea lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin deklinabidea lantzeko aukera izango duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, "deklinabideaapp" programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.

2014/01/07

EGA 2014

2014ko lehenengo deialdia 


Epea: 2014ko urtarrilaren 7tik 20ra, biak barne. 

Lekua: Internet bidez, honako webgunean: