2014/02/16

Ahozko Euskal Literaturaren antologia: " infinitoaren laburpena"

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du.
Ahozko literaturaren ikuspegi panoramikoa eta poliedrikoa lantzen saiatu dela esan du egileak. Ikuspegi ezberdinak uztartzea ezinbestekotzat dauka, horrek ematen baitio ahozko literaturari duen egitazko balioa. Generoak definitzea izan da lan handienetako bat, Payaren esanetan. Orain arte txikitzat jo diren hainbat generoei –zirtoa, txistea…- dagozkien tokia ematea erabaki du antologian, txikiak izanagatik “funtzionalki oso garrantzitsuak direlako”.

Aurreko antologiak bezala, hau ez da saltzeko liburu bat, nazioarteko unibertsitate, ikerketa zentro, jaialdi, erakunde, sareetan oparitzeko lana baizik; horrez gain www.etxepare.net web orrian ere eskuragarri dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina