2014/03/23

"Benetan maite nauzu" testa


Benetan maite nauzu?’, bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko test-a Bermeoko Udaleko webgunean dago. Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko, argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran, Elhuyar Aholkularitzak bideratutako saioetan.
Norrberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere
Galdetegian 10 galdera eta 3 erantzun posible daude eta erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu.  
Galdetegia abenduan banatu zen herrian eta orain www.bermeokoudala.net web gunean eskuragarri dago.

Booktrailer lehiaketa

Galtzagorri Elkarteak antolau duen 2013-2014 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak sekulako arrakasta izan du. Guztira 297 book trailer jaso ditu: 275 Ikastetxeen kategorian eta 22 Norbanakoenean. Gipuzkoako 19 ikastetxek hartu dute parte, horien artean gureak, Talaia Institutuak, ere bai. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen du Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako gazteei eskaintzen zaie bertan parte hartzeko aukera. Lehiaketa honek eta book trailerrek irakurle gazteen artean pizten duen motibazioaren adierazgarri dela esan genezake.




Lehiaketak izan duen oihartzuna nolakoa izan den jakin  nahi baduzue, behean dituzue esteka batzuk: