2014/05/31

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa irabazi dugu

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak baditu irabazleak. Ikastetxeen kategorian Hondarribiko Talaia ikastetxeko Animals Taldea izan da garaile, 104 botorekin, Marta ispiluaren aurrean liburuari buruzko lanarekin. Lau lagunentzako parapente hegaldia irabazi dute.

Gehiago irakurri

2014/05/10

Book Trailer Lehiaketa

Gutxi falta da Book Trailer Lehiaketan botoa emateko

Aurten Talaiako 2 DBHko ikasleek Galtzagorri elkarteak antolatu duen Book Trailer lehiaketan parte hartu dute. Ikasleek egindako Book Trailer guztien artean ikasleek 6 Book Trailer aukeratu zituzten bozka bidez eta horien artean Animals taldeak egindako Book Trailerra aukeratu dugu bozkatua izateko. Hori dela eta, botoa eman dezazuen eskatzen dizuegu.

Bozkatzeko epea maiatzaren 16an amaituko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea. Botoa emateko, beraz, egun gutxi geratzen dira. Edonork eman dezake botoa. Nola? Lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu daiteke, baina aukera bakar horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.

Bozkatzeko urratsak:

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa:  Animals taldea

3. Datuak bete

Hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.
Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da. Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.


Izarrak Plazara talentu lehiaketa



izarrak plazara

Zabalik dago Izarrak Plazara talentu lehiaketan parte hartzeko epea. Izen-ematea maiatzaren 23an amaituko da eta informazioa eskuratu daiteke Intxaurrondo Kultur Etxean (e-posta) eta Plazara Goaz Elkartean (e-posta). Kanporaketa egongo da maiatzaren 30ean eta finala ekainaren 7an jokatuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik beherakoa izatea eta euskaraz aritzea, diziplina eszenikoa edozein dela ere. Hona oinarriak.
Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatu dute talentu lehiaketa, hirugarren urtez. Honen helburu nagusiak gazteak elkarrekin ongi pasatzea, eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzea dira.