2015/05/28

Prentsa Tailerra

Talaiako 3. mailako ikasleek Prentsa Tailerrean egindako lanak aurkeztu nahi dizkizuegu. Oraingoz, hemen dituzue egindako hainbat elkarrizketa.




2015/05/21

Tribuaren berbak: eskolan erabilera sustatuz.

Eskolak euskararen erabilera sustatzeko egiten duen lanaz aritu da Kike Amonarriz, ETB1n.

Zer lan egiten du gaur egun eskolak euskararen erabilera ikastetxean bertan bultzatzeko? Galdera hori izango da gaur Kike Amonarrizek erantzun nahiko duena <a target="_blank" href="http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/"><b>Tribuaren Berbak</b></a> saioan Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kidearekin abiatuko du gaia tolosarrak, eta etxeko hizkuntza euskara ez duten ikasleentzat eskolek duten garrantziaz hitz egingo dute.
Bestetik, Jasone Aldekoak, Hezkuntza Berriztatzeko aholkulariak, Ulibarri plana zertan den azalduko du.

Kike Amonarrizek hainbat ikastetxe bisitatuko ditu, publikoak eta pribatuak. Helburua? Irakasleei zuzenean galdetzea zein lan egiten duten euskararen erabilera sustatzeko. Ikasleak ere elkarrizketatuko ditu, euskara non eta norekin hitz egiten duten jakiteko. Ikastetxe hauetan egongo da: Gasteizko Koldo Mitxelena institutu publikoa, Hernaniko Inmakulada kristau eskola, Tolosako Laskorain ikastola eta Kanboko Xalbador kolegioaSortzen elkarteko kideak Nafarroako egoeraz mintzatuko dira.
Jasone Cenoz EHUko katedradunak nazioartean hizkuntz gutxituen erabilera sustatzeko ezagutzen dituen ereduez hitz egingo du.

Saioarekin amaitzeko, Iñaki Biain Irungo Berritzeguneko aholkulariak eskolak eta gizarteak euskararen erabilera indartzen duten arduraz hausnartuko du.

Gaurkoa 3. denboraldiko 8. saioa da. Orain arte eman dituzten saioa guztien aurkibidea blog honetan aurkituko duzue: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/tribuaren-bloga/. (eta mezu honen amaieran)
Aurkibide horretan saioaren izenburuan klik eginez gero, saioren edukiaren laburpena topatuko duzu, baita pasarte esanguratsuenen bideo laburrak ere. 
Izenburruaren ondoren dauden ikonoetan klik eginez gero saio osoa ikusteko aukera duzu


2015/05/11

Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain

Ostiraletik, Firefox OS daukaten telefono mugikorretan euskarazko zuzentzailea dator sisteman integratuta! Firefox OS smartphone entzako sistema eragile bat da, Googleren Android edo Appleren iOSen gisakoa. Software librekoa da, web irekia, protokolo estandarrak eta bateragarritasuna bultzatzeko Mozilla Fundazioak sortua. Beharbada eta nik dakidala (zuzendu oker banago), lehenengo aldia izan daiteke smartphone batek euskarazko zuzentzailea integratuta daukala. Firefox OS atera eta sei hilabetera euskaratuta zegoen, Librezaleren eskutik, eta orain, bi urtera, euskarazko zuzentzailea dakar. Software librearen abantailak. Borroka neketsuaren noizbehinkako garaipen txikitxoak. Ospatzera noa.

2015/05/07

Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea

Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.

2015/05/05

argIHIzkiak literatur lehiaketa martxan

Getxoko Egizu elkarteak eta Uribe Kostako HIRUKA komunikazio-taldeak, hainbat udal eta elkarterekin elkarlanean, argIHIzkiak literatur lehiaketaren 4. edizioa antolatu dugu. argIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da. Testuak bidaltzeko epea zabalik dago, eta azken eguna maiatzaren 15a izango da.

Ekimen honen helburuak dira, alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilari profesional eta zaletuen lana sustatzea.

Horretarako 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dugu eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.

16 urte baino gehiago badituzu, eta Uribe Kostakoa bazara edo ez, sartu Interneteko argihizkiak.comhelbidean, eta hor, oinarriekin batera, 10 argazkiak ikusi, bat edo bi aukeratu, eta horietan oinarrituta, testu labur bat (edo bi gehienez) idatzi eta guri bidali (sms, whatsapp edo posta elektronikoz).

Testuak bi kategoriakoak izan daitezke: labur-laburrak (160 karaktere gehienez) eta laburrak (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan bidali ditzakezu, eta edozein testu mota izan daiteke: prosa, olerkia, bertsoa, haikua, nahi duzuna.

Bi testurik onenek 200€ jasoko ditu bakoitzak. Eta argazki bakoitzari idatzitako testurik onenak erakusketa ibiltari batean joango dira, argazkiekin batera, irailetik aurrera. Beraz, gogoratu: argihizkiak.com.

Animatu, eta parte hartu!

Leireren postitak


2015/05/01

BATZ (saguzarrak)

Vamp eta Rouss saguxarren abenturak jaso dituzte Max Maleok eta Aurélien Predalenek animaziozko film labur honetan.