2013/12/20


Bordari Satarka sari banaketa


Dakizuenez, larunbatean XXX Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren sariak banatu ziren. Hemen duzue hamaika.tv web orrian zintzilatutako bideoa. 




Egunkarietan azaldutakoa ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizkizuegu estekak:

Diario Vasco
Noticias de Gipuzkoa
Oarso Bidasoako Hitza

Ahaztu baino lehen, Talaiako 4 DBHko Rose Samb ikaslea zoriondu nahi dugu, berak jaso baitu Bordari ipuin lehiaketan B mailako bigarren saria.


2013/12/14

Emotikoiak eta esaera zaharrak


Whatsapp erabiltzen duzue? Idazteko emotikoiak erabiltzen dituzue?
Anima zaitezte! Ea zenbat esaera zahar asmatzeko gai zareten? Sakatu beheko estekan eta aurrera!




2013/12/12

Bordari Satarka Literatur Lehiaketa: sari banaketa

2013 12 14 XXX. Bordari (ipuina) eta Satarka (olerkia) Lehiaketako sari banaketa larunbatean izango da, eguerdiko hamabietatik aurrera Kultur Etxean.

Euskal Liburu eta Diska Azoka Hondarribian

Sagarzazu eta Aristi
Iturria: Oarsobidasoako hitza
Durangoko Azoka amaituta Hondarriko Euskal Liburu eta Diska Azokaren txanda iritsi da. Zumardian, Abenduaren 11tik – 15era irekita egongo da. Anima zaitezte, eta bueltxatxo bat eman.... 

2013/12/08

Estres linguistikoa

Iturria: zuzeu.com
Badakizu zer den estres linguistikoa? Euskarak estres linguistikoa sortzen dizu? Badubada erakusketako bideoa ikusi.













2013/12/07

Hizkuntza bat opari


Olentzero zakua euskaraz beteta.

Euskal Karaokea

Gabi De La Mazaren Youtube kanaletik hartutako zerrenda duzue honakoa. Gabi De la Mazak euskal abestiekin karaokeak sortzen ditu. Euskal abestiren bat karaokean erabili nahi baduzu hemen uzten dizuegu bere blogaren helbidea.



2013/12/03

Euskarak 365 egun


Etxepare rap: Bernard Etxepare

Imanol Epelderen oparia Euskararen Eguna ospatzeko.

   



 
Informazio gehiago nahi baduzue, hemen duzue Imanol Epelderen bloga.

Euskararen historia eta euskararen gaur egungo egoera 10 minutu eta 10 galderetan


Azkue fundazioaren eta Euskararen etxearen eskutik bideo hau aurkezten dizuegu.


Euskararen jatorria izeneko dokumentala

Euskararen jatorria: Enigma europar bat Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian. Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita Errealizadorea: Juanfe Garcés Produktore eragilea: Josu Erguin Zuzendaria: Hasier Etxeberria Iturria: Eitb.tv 
Ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.