2015/02/27

Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz?

Proba honetan 4 bat minututan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu. Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren eta Euskara Institutuaren (UPV/EHU) erreminta.

Informazio gehiago nahi izanez gero  sakatu hemen.

Zenbateraino ezagutzen duzu euskarazko hiztegia?

2015/02/23

Gu euskahaldunak gara trailerra

Euskal Herriko mapa digitala

UZEIk Euskal Herriko Mapa Digitala aurkeztu du.Mapa hau Euskaltzaindiak 1998tik 2009ra bitartean plazaratutako herri-izenei buruzko 10 arauetako informazioan oinarrituta dago.Guztira, 669 herriren izen ofiziala, euskal izena eta herritarren izena kontsulta daitezke Google Maps zerbitzuarekin sortutako mapa berri honetan.Mapa arakatzeko, UZEIk bere webgunean jarri du zuzeneko esteka, Google Maps zerbitzuko helbidera bideratzen duena.Argibide gehiagorako, hona jo.


HABEk A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala sortu du


  1. HABEk material berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu.


Otsailaren 21a, #AmaHizkuntzan txiokatzeko eguna (Unescoren #MotherLanguage kanpaina)



Otsailaren 21ean. larunbatarekin, UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.#MotherLanguage traolaren bidez adieraz dezagun proposatu dute, eta euskaraz ere #AmaHizkuntzantraola erabiliz egin dezakegu. Noski, traola ez da zentzu hertsienean ulertu behar: ama hizkuntza zein duzularik ere, euskaldunon komunitatekoa eta hizkuntza txikien aldekoa izan zaitezke.

Informazio gehaigo nahi izanez gero, HEMEN sakatu.


19. korrika: unitate didaktikoak

Xan Airek, Euskal Herriko Ikastolen izenean, eta Asier Amondok, AEK-Korrikarenean, elkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu dute, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.

Unitate didaktikoak deskargatu HEMENDIK.


2015/02/06

Agate Deuna bezpera Talaian

“Santa Ageda bezpera degu” kopla zaharrak hala dio. Aurten, usadioari jarraiki, Bordariko 5. mailako ikasleen bisita izan dugu Talaian. Jolas garaian, umore onean, Agate deuna bezperako kopla zaharrak abestera etorri zaizkigu. Institutuan barna aritu dira abesten eta eskean.