2013/12/20
Bordari Satarka sari banaketa
Dakizuenez, larunbatean XXX Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren sariak banatu ziren. Hemen duzue hamaika.tv web orrian zintzilatutako bideoa.
Egunkarietan azaldutakoa ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizkizuegu estekak:
Diario Vasco
Noticias de Gipuzkoa
Oarso Bidasoako Hitza
Ahaztu baino lehen, Talaiako 4 DBHko Rose Samb ikaslea zoriondu nahi dugu, berak jaso baitu Bordari ipuin lehiaketan B mailako bigarren saria.
2013/12/18
2013/12/14
Emotikoiak eta esaera zaharrak
Whatsapp erabiltzen duzue? Idazteko emotikoiak erabiltzen dituzue?
Anima zaitezte! Ea zenbat esaera zahar asmatzeko gai zareten? Sakatu beheko estekan eta aurrera!
2013/12/12
Bordari Satarka Literatur Lehiaketa: sari banaketa
2013 12 14 XXX. Bordari (ipuina) eta Satarka (olerkia) Lehiaketako sari banaketa larunbatean izango da, eguerdiko hamabietatik aurrera Kultur Etxean.
Euskal Liburu eta Diska Azoka Hondarribian
2013/12/08
Estres linguistikoa
2013/12/07
Euskal Karaokea
Gabi De La Mazaren Youtube kanaletik hartutako zerrenda duzue honakoa.
Gabi De la Mazak euskal abestiekin karaokeak sortzen ditu. Euskal abestiren bat karaokean erabili nahi baduzu hemen uzten dizuegu bere blogaren helbidea.
2013/12/06
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hondartza kiroldegian
Ahotsak poiektuaren aurkezpena Hondarribian
Abenduaren 3an, Ahotsak proiektua aurkeztu zen Hondarribian. Proiektuaren informazio gehiago nahi baduzue, sakatu hemen.
2013/12/05
2013/12/03
Euskararen historia eta euskararen gaur egungo egoera 10 minutu eta 10 galderetan
Azkue fundazioaren eta Euskararen etxearen eskutik bideo hau aurkezten dizuegu.
Euskararen jatorria izeneko dokumentala
Euskararen jatorria: Enigma europar bat Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian. Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita Errealizadorea: Juanfe Garcés Produktore eragilea: Josu Erguin Zuzendaria: Hasier Etxeberria Iturria: Eitb.tv
Ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
2013/12/02
Txiste Grafikoen Lehiaketan sarituak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)