Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" programa aurkeztu genizuen. Gaur antzeko beste programa bat aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan aditzak lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin aditz laguntzailea lantzeko aukera izangi duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, aditzapp programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.
2013/10/31
2013/10/30
Hitzekin jolastuz
Mugikor edo Tabletarik bai? Hemen duzue lexikoa lantzeko aproposa den programa bat, horrela, "hitzekin jolastuz" programaren bidez euskara lantzeko aukera izango duzue. Jokoaren helburua emandako letrez hitzak osatzea da. Jokoak bakarka nahiz lagunen kontra jokatzeko aukera du (ilagunen aurka jolasteko interneterako konexioa beharrezkoa da. Hitzekin jolastuz appak 40.000 hitz dituen euskara hiztegian oinarritzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
2013/10/26
Mintzalaguna egitasmoa Hondarribian
Hondarribiko Udalak Mintzalaguna eta bere aldaera Gurasolaguna antolatu ditu Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Informazio gehiago hemen duzue.
Aditzak.com
Betiko aditz taulekin aspertuta zabiltza? Zerbait interaktiboa nahi duzu? Aditz batekin zalantzaren bat? Hona hemen Garikoitz Knörrek sortutako euskal aditz laguntzailearekin jokatzeko tresna. Hautatu modua, denbora, aditz mota, eta berehala agertuko zaizu emaitza. Gainera, sakelekoan instalatzeko aukera ere badaukazu. Animo eta erabili. Interesaturik? Sakatu hemen.
2013/10/23
Android euskaraz
Azkenean, Android sistema eragilea euskaratzen bukatu du horretan aritu den taldeak. Android sistema eragilea euskaraz izan nahi baduzue, hemen uzten dizuegu Argia aldizkarian agertutako informazioa.
2013/10/21
2013/10/20
Euskalplay
Euskarari buruzko bederatzi online joko ezberdinez osatutako aplikazioa da. EuskalPlayren helburua guztiz didaktikoa da eta euskararen inguruan ezagutza handitzeko, praktikatzeko eta bide batez era atsegingarri batez gehiago ikasteko egituratuta dago. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue sakatu hemen
Jakina! Euskal Tribiala
Azkue Fundazioak Jakina! online formatoko jokoa aurkeztu du. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue sakatu hemen.
2013/10/12
II. Pegatina lehiaketa
Iaz, euskararen eguna ospatzeko, I. pegatina lehiaketa antolatu genuen institutuan. Aurten ere helburu berarekin, II. pegatina lehiaketa martxan jartzea erabaki dugu. Hemen duzue, lehiaketari buruzko informazioa, irakurri eta
Gaia: Euskara eta gazteak.
Azaroaren 15erako, pegatina entregatu. Fernando Bustillo edo Joxemi Gallastegiri.
Gutun-azal itxi batean pegatina eta zure datuak dituen orria sartu eta entregatu. (Orritxoan, izen-deiturak, ezizena eta maila idatzi)
Pegatina DINA 5 orri batean aurkeztu (folio erdia).
Pegatina egiterakoan gehienez hiru kolore erabili.
Azaroaren 18an, Euskara Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak pegatina irabazlea aukeratuko du.
Euskararen Egunean, abenduaren 3an, sari banaketa eta pegatina guztien erakusketa egingo dugu. Egun horretan ere pegatina irabazlea ikasle guztien artean banatuko da.
2013/10/10
Nabigatu euskaraz
Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo
hitza euskaraz.
Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea
eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere,
nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo
hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure
nabigatzailea?
Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz.
2013/10/06
Euskara ikasi app-a
HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako.
Aplikazioaren helburua da euskara-ziurtagiri bat lortzeko ikasten ari diren ikasleentzat erabilgarria den mobile learning plataforma bat eskaintzea. Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte. Aplikazio hau ez da ikastaro bat, azterketak prestatzen laguntzeko erreminta edo tresna bat baizik. Android sistema eragilea duten tablet zein smartphoneetan erabil daiteke.
Aplikazioa google play plataforman eskuragarri dago.
Euskara Saileko Lehiaketak
Gero eta gutxiago geratzen da Bordari Satarka Literatur Lehiaketarako eta Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketarako.
Anina zaitezte eta parte har ezazue. Kontuan izan lanak hilabete honen azken egunean aurkeztu behar dituzuela. Informazio gehiago nahi baduzue ondoren dituzuen esteketan aurkituko duzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)