Hiztegiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hiztegiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/07/23

Labayru Hiztegi Fraseologikoa

Labayru Hiztegi Fraseologikoa ipini du Labayru fundazioak bere webgunean. Gaztelaniaz gehien erabiltzen diren 3.500 lokuzio aukeratu, eta euskarazko ordaina bilatu diete. Urtebete baino lehen euskarazko beste hainbesteri egingo diete lekua.





2015/04/17

Sarean dago Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia




Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da Orotariko Euskal Hiztegia. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.

Hamasei liburukitan argitaratuta dago hiztegi hau eta teknologia berriek eskaintzen duten aukerez baliatuz, ikertzaile eta erabiltzaile ororen eskuetan jarri du orain Euskaltzaindiak, Internet bidez kontsultatu ahal izateko.
Hemen klik eginez kontsultatu ahal izango duzu hiztegia. Ikasbil.net

2015/02/27

Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz?

Proba honetan 4 bat minututan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu. Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren eta Euskara Institutuaren (UPV/EHU) erreminta.

Informazio gehiago nahi izanez gero  sakatu hemen.

Zenbateraino ezagutzen duzu euskarazko hiztegia?

2014/01/19

European word translator

Hitzak ingeleratik 30 hizkuntzatara itzultzen dituen mapa interaktiboa aukezten dizuegu. Itzultzaile honek euskarara ere itzultzen du. Erabili nahi baduzue sakatu hemen.

2014/01/16

www.hiztegitxoak.eu

Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzeko aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!