Dagoeneko, amaitu da 2014-2015 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako Ikastetxeen Kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan, guztira, 21 ikastetxe eta DBHko lau mailetako 2.243 ikasle ariko dira lehiaketan parte hartzen. Horien egitekoa: maila bakoitzerako proposatuako liburua irakurtzea eta horri buruzko book trailerra egitea, liburu horren irakurketa sustatzeko.
2014/09/30
2014/09/25
Xabi Payaren hitzaldia Zumarragan. 2013 martxoa
Etxetik erdaraz eta bizi euskaraz, ibilbide baten bizipenak eta ikasketak
Xabi Paya Algortako bertsolariaren hitzaldia Zumarragan. Gainzuri eskolako guraso elkarteak antolatu zuen ekitaldia 2013ko martxoan. Bideoaren egilea: Goierriko Hitza
2014/09/19
Sarean da "Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida 2013
Euskarazko 60 liburu baino gehiago irakurri, aztertu, sailkatu eta gomendatu ditu Mondragon Unibertsitateko Haur Liburu Mintegiak. 2001ean hasi ziren urteroko gida kaleratzen.
Berria haien webgunean: http://bit.ly/1qVQwmp
2013ko Literatura irakur gida eskuratzeko: pdf
Aurreko urtetako gidak ere sarean eskuragai:
Aurrekoak zenbakiak:
Literatura irakur gida 2012 pdf
Literatura irakur gida 2012 pdf
2014/09/15
"10 ideas clave, Enseñar la competencia oral en clase" liburua
Ahozkotasuna, Mintzamenaren didaktika... gure ikastetxeetan dugun erronka eta aztergai nagusietako bat.
Bada, gaia aztertzen, kokatzen eta aurrera eramaten lagundu diezagukeen liburu bat argitaratu zuen uztailean Grao argitaletxeak:
Egileak ibilbide luzeko profesional ezagunak: Montserrat Vila eta Josep Mª Castella
Liburu mamitsua, argia eta zehatza. Honako atal hauetan antolatua:
* Presentació:
10 preguntas sobre la enseñanza del discurso oral público y 10 ideas clave para responderlas
* Por una enseñanza sistemática y planificada de la oralidad
Saber hablar es una competencia fundamental poco enseñada
La lengua oral organiza la vida en el aula y requiere una reflexión y un aprendizaje específicos
* La competencia oral: hablar es mucho más importante que pronunciar palabras
Antes de hablar hay que pensar bien lo que se quiere comunicar
Comunicar implica persuadir a la audiencia con elegancia y respeto
La personalidad y el lenguaje no verbal forman parte constitutiva del mensaje oral
La voz y la entonación comunican directamente la emoción
* Cómo enseñar la competencia oral: orientaciones didácticas y actividades para la clase
La competencia oral se puede enseñar, aprender y evaluar con las estrategias
Explicar conocimientos significa comprenderlos
La comunicación humana es básicamente argumentativa
Saber hablar significa dominar un repertorio variado de géneros discursivos
2014/09/14
2014/09/13
"Dragoi bola Z Jainkoen Bataila", Itsas Etxean
"Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila"
Eguna: irailaren 20an (larunbata)
Ordua: 18:00
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
Eguna: irailaren 20an (larunbata)
Ordua: 18:00
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
Hizkuntza: euskaraz
Sarrera: 3 euro
2014/09/11
EIMA "Estilo-liburuak" hezkuntza.net-en eskuragai
Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordeak argitaratutako liburukiak eskura ditugu, PDF formatuan, hezkuntza.net-eko orri honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
Orain arte argitaratutako liburukiak hauek dira:
- Estandarizatu gabeko solasak (pdf, 590 KB)
- Ortotipografia (pdf, 532KB)
- Kalko okerrak (pdf, 616KB)
- Letra larriak erabiltzeko irizpideak (pdf, 1 MB)
- Onomastika (pdf, 869 KB)
- Izen-zerrendak (pdf, 1.768 KB)
- Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (pdf, 1.564 KB)
- Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (pdf, 1.304 KB)
- Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak (pdf, 1,60 MB)
- Ahoskera (pdf, 417 KB)
2014/09/10
'Soziolinguistikaz hitz egiten hasteko' eskuragai Agrega-n
Josean Buenok, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko irakasleak, Batxilergoko 1. mailarako prestatutako materiala eskura dugu agrega.hezkuntza.net-eko gune honetan
Hitzaurrean honela aurkezten digu materiala:
Materiala bost gaiz osatuta dago, gehi ebaluazio tresnak hartzen dituen
beste atal bat; amaieran oinarrizko bibliografia ere badago. Hau da lan honen edukia:
1. GAIA: HIZKUNTZEI BURUZKO AURREIRITZIAK
2. GAIA: HIZKUNTZEN PRESTIGIOA
3. GAIA: HIZKUNTZEN FUNTZIOAK ETA ELEBITASUNA
4. GAIA: HIZKUNTZEN ALDAERAK
5. GAIA: HIZKUNTZEN BIZITZA ETA HERIOTZA
- EBALUAZIO TRESNAK:
Euskararen egoera ulertzen
Soziolinguistika-iruzkina
- OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
2014/09/06
Moti + Batu topaketa, euskararen erabilera areagotzeko motibazioa aztergai
Irailaren 10 eta 12an, Donostian (San Telmo Museoan) antolatutako topaketaren berri eman nahi dizuegu, interesaturik bazaudete saktu beheko estekan.
Informazio gehiago...
Informazio gehiago...
kxo! Firefox 32 Androiderako
Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.
2014/09/05
XXXI. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa 2014
XXXI. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa 2014 Oinarriak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)