Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina