2014/12/18

Elhuyar hiztegia androiderako doan





Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu:


Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara



2014/12/09

"Euskara munduan" dokumentala


"Ahoskera" izeneko lana eman du argitara Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskeraargitaratu da, bilduma honetako bederatzigarrena.

Joxe Ramon Zubimendiren Ortotipografia izan zen estilo-liburu horren lehen liburukia, 2004an argitaratua. Ondoren, 2005ean, Juan Garziaren Kalko okerrak eta Elhuyar Fundazioko koordinatzaileekin talde-lanean eginiko Onomastika liburukiak kaleratu ziren. Alfontso Mujikaren Letra larriak erabiltzeko irizpideak, 2008an,eta Andres AlberdirenEstandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan, 2009an, etorri ziren geroago. 2011n, Jose Ramon Etxebarriaren Zientzia eta Teknikarako Euskara Arautzeko Gomendioak eta Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak argitaratu zituen Sailak. Aurtengo ekainean,Juan Garziaren Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak izeneko lana, estilo-liburuaren zortzigarren liburukia argitaratu zen.
Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu da, bilduma honetako bederatzigarrena.

Nahi duen orok Sailaren webgunean ditu lanok eskuragai. Halaber, Euskal Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) ere eskuratu ahal izango dira.

Xuxen zuzentzaile ortografiko berritua

Xuxen.eus Xuxen zuzentzaile ortografikoa online erabiltzeko aukera ematen duen webgune bat da. Aurreko bertsiotik hona, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin dira, bai Xuxenek oinarrian erabiltzen dituen datuetan, bai diseinuan. Xuxen.eus berrian, Xuxen5 jarri dugu erabiltzailearen eskura, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldearen eta Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitatearen artean sortutako bertsioa.

Gehiago jakiteko:  http://xuxen.eus/information 

2014/12/05

Joanes edo balezalem euskalduna

Hainbat urtez Marvelentzat eta beste argitaletxe handi batzuentzat lan egin eta gero, Guillermo Zubiaga bizkaitar idazle eta marrazkilariak euskaraz aurkeztuko du "Joanes or the Basque Whaler".

http://www.eitb.eus/.../guillermo-zubiaga-joanes--euskal-kom.../

Firofox 34: Hitz egin!

Firefox nabigatzailearen 34. bertsio ere EUSKARAZ eta bideo konferentziak egiteko aukerarekin.

Firefox nabigatzailearen 34. bertsioa eskuragarri dago Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.

http://librezale.org/2014/12/02/firefox-34-hitz-egin/