Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/03/23

Booktrailer lehiaketa

Galtzagorri Elkarteak antolau duen 2013-2014 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak sekulako arrakasta izan du. Guztira 297 book trailer jaso ditu: 275 Ikastetxeen kategorian eta 22 Norbanakoenean. Gipuzkoako 19 ikastetxek hartu dute parte, horien artean gureak, Talaia Institutuak, ere bai. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen du Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako gazteei eskaintzen zaie bertan parte hartzeko aukera. Lehiaketa honek eta book trailerrek irakurle gazteen artean pizten duen motibazioaren adierazgarri dela esan genezake.




Lehiaketak izan duen oihartzuna nolakoa izan den jakin  nahi baduzue, behean dituzue esteka batzuk:


2013/12/03

Etxepare rap: Bernard Etxepare

Imanol Epelderen oparia Euskararen Eguna ospatzeko.

   



 
Informazio gehiago nahi baduzue, hemen duzue Imanol Epelderen bloga.

Euskararen historia eta euskararen gaur egungo egoera 10 minutu eta 10 galderetan


Azkue fundazioaren eta Euskararen etxearen eskutik bideo hau aurkezten dizuegu.


Euskararen jatorria izeneko dokumentala

Euskararen jatorria: Enigma europar bat Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian. Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita Errealizadorea: Juanfe Garcés Produktore eragilea: Josu Erguin Zuzendaria: Hasier Etxeberria Iturria: Eitb.tv 
Ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

2013/11/21