Alianzok Euskal Quiz garatu du, Euskal Herriko hainbat udalerri birtualki konkistatzeko lehiatzea baimentzen duen mugikorrentzako app-a. Jokoaren helburua euskal hiribilduen kultura, gastronomia, historia eta kirolari buruzko galderak zuzen erantzutea da, gehienak asmatuz gero udalerriaren alkate birtuala bihurtu daitezen.
Android etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Android etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/06/27
2015/05/11
Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain
Ostiraletik, Firefox OS daukaten telefono mugikorretan euskarazko zuzentzailea dator sisteman integratuta! Firefox OS smartphone entzako sistema eragile bat da, Googleren Android edo Appleren iOSen gisakoa. Software librekoa da, web irekia, protokolo estandarrak eta bateragarritasuna bultzatzeko Mozilla Fundazioak sortua. Beharbada eta nik dakidala (zuzendu oker banago), lehenengo aldia izan daiteke smartphone batek euskarazko zuzentzailea integratuta daukala. Firefox OS atera eta sei hilabetera euskaratuta zegoen, Librezaleren eskutik, eta orain, bi urtera, euskarazko zuzentzailea dakar. Software librearen abantailak. Borroka neketsuaren noizbehinkako garaipen txikitxoak. Ospatzera noa.
2015/05/07
Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea
Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.
2015/04/26
IKAPP: ZAHARRAK BERRI
IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas
hau ekartzen dizute. Denboraren aurka
erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko.
Baina, kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!
Jokoa lortu nahi baduzu Google Playn duzu eskuragarri.
2015/04/17
Argazkiapp
Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. 4 iruditik atera ezazu hitz ezkutua. Zenbat eta hitz gehiago lortu, puntu gehiago eskuratuko dituzu eta puntu hoiekin hitz berrien letrak eros ditzakezu.
Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak.
Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko. Ondo pasa!
2015/04/13
Esamoldeapp
Esamoldeak lantzeko bi modu ezberdin: hutsuneak bete eta aukeratu hitz egokia.
Oraingo honetan aplikazioak teoria ere du eta gure gustoko esamoldeak marka ditzakegu gogoan eukitzeko. Informazio gehiago esamoldeapp.
2014/10/20
Android 5.0. euskaraz
2014/09/06
kxo! Firefox 32 Androiderako
Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.
2014/04/01
2014/03/31
2014/02/22
Mintzatu app

Mintzatu, estres linguistikoari aurre egiteko erreminta.
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.
2014/02/13
Bertsoapp
Bertsoapp aplikazioak dituen bertsoak, lau edo zortzi oinez osatuta daude. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu dira eta jokuaren helburua, oin bakoitza dagokion lekuan jartzean datza. Horretarako banan-banan eta ordenez aukeratu behar dira, bertsoak zentzua izan dezan.
Informazio gehiago abarkatxo.com-en aurkituko duzue eta aplikazioa hemen sakatuz.
2014/01/12
Deklinabidea
Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" eta "Aditza app" programak aurkeztu genizkizuen. Gaur antzeko beste programa bat aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan deklinabidea lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin deklinabidea lantzeko aukera izango duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, "deklinabideaapp" programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.
2013/10/31
Aditzapp

2013/10/26
Aditzak.com
Betiko aditz taulekin aspertuta zabiltza? Zerbait interaktiboa nahi duzu? Aditz batekin zalantzaren bat? Hona hemen Garikoitz Knörrek sortutako euskal aditz laguntzailearekin jokatzeko tresna. Hautatu modua, denbora, aditz mota, eta berehala agertuko zaizu emaitza. Gainera, sakelekoan instalatzeko aukera ere badaukazu. Animo eta erabili. Interesaturik? Sakatu hemen.
2013/10/23
Android euskaraz
Azkenean, Android sistema eragilea euskaratzen bukatu du horretan aritu den taldeak. Android sistema eragilea euskaraz izan nahi baduzue, hemen uzten dizuegu Argia aldizkarian agertutako informazioa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)