2014/02/25

Mintzanet

Mintzanet proiektuaren helburua euskaraz jarduteko aukerarik ez duen pertsona orori etxetik (edo dagoen lekutik) atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Horretarako, mintzanet.net webgunearen bidez, euskaraz jardun nahi duten guztiek (bidelariek) praktikatzen ahal dute nahi adina aldiz, Internetez. Bestalde, bidelagunak daude: bere borondatez Internetez bere euskara hobetzen ari den norbaiti, edo, hainbat arrazoi direla eta, euskaraz egiteko aukera ez duen edonori praktikatzen laguntzen diote

Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei eta era berean Euskal Herrian bertan dauden euskaldunei -edozein maila dutela ere, nahiz eta elkar komunikaziorako gutxieneko bat izatea lehenetsiko den- euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu hasiera-hasieratik. Bidelagunek beren borondatez jarduten dute lanean, eta, beraz, bidelariek ez dute sosik ordaindu behar zerbitzu hau erabiltzeagatik.

Zer da Mintzanet? Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: etxetik atera gabe eta doan. Horretarako, www.mintzanet.net webgunera jotzea besterik ez duzu.

Zer behar da? Ordenagailu bat eta Internet (ordenagailuak kamera eta mikrofonoa integratuta ez baditu: webcam bat, entzungailuak eta mikrofonoa).

Zeinek har dezake parte? Bidelariak: euskara ikasten ari dena eta Mintzaneten bidez praktikatzeko aukera izango duena. Bidelagunak: euskaraz ondo dakiena eta bere borondatez beste norbaiti lagunduko diona.

Zer egin behar da parte hartzeko? Izena eman. www.mintzanet.net-en sartu eta “Prest” botoia sakatu. Galdetegia bete eta segituan esango dizugu zein den zure bikotea.

Gehiago jakin nahi izanez gero, idatzi: info@mintzanet.net-era

2014/02/22

Etxepare rap: Zenbait bertso xelebre Bernardo Atxaga


Mintzatu app


Mintzatu, estres linguistikoari aurre egiteko erreminta.

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.

Eta lekuek gordetzen dituzten altxor eta garaikurrak deskubritu ditzakezu baita ere. Egin zaitez zure ohiko lekuen alkate! Gainera, beste sare sozialetan ere euskaraz ari zarela zabaltzeko aukera izango duzu.


Lagunduko gaituzu mundu osoari erakusten euskara bizirik dagoen hizkuntza dela?




2014/02/16

Etxepare rap: Argia daritzanari Arnaut Oihenart



Ahozko Euskal Literaturaren antologia: " infinitoaren laburpena"

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du.
Ahozko literaturaren ikuspegi panoramikoa eta poliedrikoa lantzen saiatu dela esan du egileak. Ikuspegi ezberdinak uztartzea ezinbestekotzat dauka, horrek ematen baitio ahozko literaturari duen egitazko balioa. Generoak definitzea izan da lan handienetako bat, Payaren esanetan. Orain arte txikitzat jo diren hainbat generoei –zirtoa, txistea…- dagozkien tokia ematea erabaki du antologian, txikiak izanagatik “funtzionalki oso garrantzitsuak direlako”.

Aurreko antologiak bezala, hau ez da saltzeko liburu bat, nazioarteko unibertsitate, ikerketa zentro, jaialdi, erakunde, sareetan oparitzeko lana baizik; horrez gain www.etxepare.net web orrian ere eskuragarri dago.

2014/02/13

Bertsoapp

Bertsoapp aplikazioak dituen bertsoak, lau edo zortzi oinez osatuta daude. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu dira eta jokuaren helburua, oin bakoitza dagokion lekuan jartzean datza. Horretarako banan-banan eta ordenez aukeratu behar dira, bertsoak zentzua izan dezan.

Informazio gehiago abarkatxo.com-en aurkituko duzue eta aplikazioa hemen sakatuz.

2014/02/08

Motibazioa sustatzeko baliabideak




Motibazioaren ildotik, hemen duzue MSB motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko bloga.


Nork motibatuko du motibatzailea

Gazteen motibazioaz, idatzi du Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean.
Artikuluan lau irizpide proposatzen ditu:

Ez kriminalizatu
Entzun
Tresnak eman
Lasai egon
eta
Eredu izan

Artikulua osorik irakurri nahi baduzue sakatu hemen.

2014/02/05

Etxepare rap: Hango bortu gainetarik Itxaro Borda



Lehiaketak Talaian


150 edo 100 euro irabazi nahi? Ez  galdu aukera! Gure Institutuak lehen ipuin eta orri-markagailu lehiaketak antolatu ditu. Parte hartu!


Oinarriak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, sakatu beheko esteketan

ipuin lehiaketa                                                                                       

2014/02/01

Patxi Zubizarreta Talaian















Euskal Idazleen Elkarteak eta  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen  "Idazleak ikastetxeetan" programari esker aste honetan Patxi Zubizarreta idazlea gurekin izan dugu 4. DBHko ikasleekin solasaldian. 

4. DBHko ikasleek aurten Patxi Zubizarretak idatzitako Atlas sentimentala eta Eztia eta ozpina eleberriak irakurri dituztenez, idazlearekin berarekin irakurritako bi eleberriei buruz hitz egiteko parada izan dute.









Saioaren bideoa ikusi nahai baduzue, saka ezazue hemen.