
Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei eta era berean Euskal Herrian bertan dauden euskaldunei -edozein maila dutela ere, nahiz eta elkar komunikaziorako gutxieneko bat izatea lehenetsiko den- euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu hasiera-hasieratik. Bidelagunek beren borondatez jarduten dute lanean, eta, beraz, bidelariek ez dute sosik ordaindu behar zerbitzu hau erabiltzeagatik.
Zer da Mintzanet? Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: etxetik atera gabe eta doan. Horretarako, www.mintzanet.net webgunera jotzea besterik ez duzu.
Zer behar da? Ordenagailu bat eta Internet (ordenagailuak kamera eta mikrofonoa integratuta ez baditu: webcam bat, entzungailuak eta mikrofonoa).
Zeinek har dezake parte? Bidelariak: euskara ikasten ari dena eta Mintzaneten bidez praktikatzeko aukera izango duena. Bidelagunak: euskaraz ondo dakiena eta bere borondatez beste norbaiti lagunduko diona.
Zer egin behar da parte hartzeko? Izena eman. www.mintzanet.net-en sartu eta “Prest” botoia sakatu. Galdetegia bete eta segituan esango dizugu zein den zure bikotea.
Gehiago jakin nahi izanez gero, idatzi: info@mintzanet.net-era
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina