2015/06/27

Euskal Quiz app

Cover art
Alianzok Euskal Quiz garatu du, Euskal Herriko hainbat udalerri birtualki konkistatzeko lehiatzea baimentzen duen mugikorrentzako app-a. Jokoaren helburua euskal hiribilduen kultura, gastronomia, historia eta kirolari buruzko galderak zuzen erantzutea da, gehienak asmatuz gero udalerriaren alkate birtuala bihurtu daitezen.

Interesaturik bazaudete sakatu hemen



2015/06/24

Irakaskuntza eta heziketa profesionalentzat Udako Ikastarooak

UEUren 43. Udako Ikastaroetan, hezkuntza, heziketa, irakaskuntza, pedagogia… gaiak sarri lantzen dira. Hona aurtengo eskaintzan aurkitu ditzakegunak:
Irakaskuntzako profesionalei zehazki zuzenduak ez badira ere, interesgarri izan daitezkeenak:
Irakasleentzat homologatzeko eskaera egin dago, ebazpenaren zain.
Diru-laguntzak:
  • BIZKAITARRAK: matrikula, egoitza eta joan-etorria doan. Ikusi prozedura webgunean.
  • DONOSTIARRAK: ikasle, langabetu eta erretiratu donostiarrek diru-laguntzak izango dituzte, eskaera UEUn egin behar da. Ikusi prozedura webgunean.
  • Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
  • BERRIALAGUNAK. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
  • Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.
Ikastaroen berri zabaltzen lagundu dezakezu!!
Hemen 43. Udako Ikastaroen ESKAINTZA OSOA
Informazio gehiago: 
Irati Iciar
(34) 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
 

2015/06/02

Youtuberrak

Gaztea irrati-kateak antolatutako 'Youtuberrak' lehiaketaren lehen saria Iban Garcia gazte azkoitiarrak irabazi du, 'Egoera deserosoak' bideoarekin. 


2015/06/01

"eta hau, zergatik ez euskaraz?" kanpaina

http://euskaraz.365egun.eus/ webgunearen bidez izan dugu kanpainaren berri. Honela aurkezten digute:
Euskaltzaleen Topaguneak eta 13 euskaltzaleen elkartek martxan jarritako kanpaina da eta hau, zergatik ez euskaraz? 2015eko maiatzaren 20tik ekainaren 20ra Euskal Herriko  13 herritan komertzio, erakunde eta eragile ezberdinen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo dugu euskaltzaleok.

Informazio gehiago: http://euskaraz.365egun.eus/ 
#ZergatikEzEuskaraz