2015/07/29

Hondar alea euskararen ibian

Euskaltzaleen Topaguneak Hondarribian garatutako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa. Antolatzaile eta parte hartzaileen testigantzak jaso dituzte. 


2015/07/23

Labayru Hiztegi Fraseologikoa

Labayru Hiztegi Fraseologikoa ipini du Labayru fundazioak bere webgunean. Gaztelaniaz gehien erabiltzen diren 3.500 lokuzio aukeratu, eta euskarazko ordaina bilatu diete. Urtebete baino lehen euskarazko beste hainbesteri egingo diete lekua.





2015/07/01

EGA: 2015eko bigarren deialdirako matrikula zabalik

Matrikulaldia: 

2015eko ekainaren 29tik uztailaren 13ra (eguerdiko 12:00ak arte), biak barne.

Prezioa: 18 €.

Matrikula Internet bidez egin behar da, derrigorrez,webgune honetan.
Azterketak noiz?
- Atariko proba: irailaren 19an.
- Proba idatzia: urriaren 3an.
- Ahozko proba: azaroaren 20an eta 21ean.

Informazio gehiago, helbide honetan.

ega azterketa bilaketarekin bat datozen irudiak