2014/04/05

Euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzultzaile automatiko berriak

2012an martxan jarri zen eta egun martxan dagoen gaztelania-euskara itzultzailearen hobetutako bertsio bat aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Honetaz gain, itzultzaile automatikoaren bi anai-arrebak ere aurkeztu dira: euskara-gaztelania itzultzailea, alde batetik, eta ingelesa-euskara itzultzailea, bestetik. Itzultzaile hauek presentzia izango dute ‘smartphone’ delakoetan ere. Itzultzailea erabilgarri egongo da hurrengo helbidean: www.itzultzailea.euskadi.net





Gehiago jakin nahi baduzue:

2014/04/01

EGA app


Kaixo! euskaltegiak 10 urte bete ditu eta ospatzeko mugikorrentzako App bat sortu dugu: EGA APP. Aplikazio honek EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa prestatzeko 4.000 ariketa baino gehiago eskaintzen ditu: Atariko proba, sinonimoak eta berridazketak atalak prestatzeko. EGA APP