2015/12/06
2015/11/30
2015/10/13
Hondarribiako Udaleko Euskara zerbitzuak aurtengo Neguko Jardunaldiak antolatu ditu, horien berri izan nahi baduzu, klika ezazu estekan.
2015/10/12
2015/09/30
2015/09/12
2015/09/08
XXXII. Bordari eta Satarka literatur lehiaketa, 2015
1984. urteaz geroztik antolatzen da.
2 modalitate ditu, Bordari ipuin lehiaketa eta Satarka olerki lehiaketa.
Modalitate bakoitzean bi maila daude: A eta B.
A maila 18 urtez gorakoentzat.
B maila 18 urtez beherakoentzat.
Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 205e4ko urriaren 30ean bukatzen da.
Informazio gehiago hemen.
2 modalitate ditu, Bordari ipuin lehiaketa eta Satarka olerki lehiaketa.
Modalitate bakoitzean bi maila daude: A eta B.
A maila 18 urtez gorakoentzat.
B maila 18 urtez beherakoentzat.
Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 205e4ko urriaren 30ean bukatzen da.
Informazio gehiago hemen.
XXIV. Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa 2015
1991. urteaz geroztik antolatzen da.
Hiru maila daude: A, B eta D.
Hiru maila daude: A, B eta D.
A maila 16 urtez gorakoentzat
B maila 12 urtetik 16 bitartekoentzat
D maila 12 urtez beherakoentzat.
Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean bukatzen da.
Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean bukatzen da.
Informazio gehiago hemen.
2015/07/29
Hondar alea euskararen ibian
Euskaltzaleen Topaguneak Hondarribian garatutako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa. Antolatzaile eta parte hartzaileen testigantzak jaso dituzte.
2015/07/23
Labayru Hiztegi Fraseologikoa
Labayru Hiztegi Fraseologikoa ipini du Labayru fundazioak bere webgunean. Gaztelaniaz gehien erabiltzen diren 3.500 lokuzio aukeratu, eta euskarazko ordaina bilatu diete. Urtebete baino lehen euskarazko beste hainbesteri egingo diete lekua.
2015/07/01
EGA: 2015eko bigarren deialdirako matrikula zabalik
Matrikulaldia:
2015eko ekainaren 29tik uztailaren 13ra (eguerdiko 12:00ak arte), biak barne.
Prezioa: 18 €.
Matrikula Internet bidez egin behar da, derrigorrez,webgune honetan.
Azterketak noiz?
- Atariko proba: irailaren 19an.
- Proba idatzia: urriaren 3an.
- Ahozko proba: azaroaren 20an eta 21ean.
- Proba idatzia: urriaren 3an.
- Ahozko proba: azaroaren 20an eta 21ean.
2015/06/29
2015/06/27
Euskal Quiz app
Alianzok Euskal Quiz garatu du, Euskal Herriko hainbat udalerri birtualki konkistatzeko lehiatzea baimentzen duen mugikorrentzako app-a. Jokoaren helburua euskal hiribilduen kultura, gastronomia, historia eta kirolari buruzko galderak zuzen erantzutea da, gehienak asmatuz gero udalerriaren alkate birtuala bihurtu daitezen.
2015/06/24
Irakaskuntza eta heziketa profesionalentzat Udako Ikastarooak
UEUren 43. Udako Ikastaroetan, hezkuntza, heziketa, irakaskuntza, pedagogia… gaiak sarri lantzen dira. Hona aurtengo eskaintzan aurkitu ditzakegunak:
- Hezkidetza hezkuntzan: ikasgelak aldaketa sozialerako tresna. – Eibar, Uztailak 13-14
- Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak. – Baiona, Uztailak 9-10
- Hezkuntza arloan negozio aukera berriak aztertzen. – Eibar, Uztailak 15-16
- Ikusle/ikasle-aren arreta mantentzeko clown teknikak. – Eibar, Ekainak 29-Uztailak 1
Irakaskuntzako profesionalei zehazki zuzenduak ez badira ere, interesgarri izan daitezkeenak:
- Moodle-ren itxura hobetzeko trikimailuak. – Eibar, Ekainak 29-30
- Adimen sortzailea landu abakoaren bidez. – IruƱea, Uztailak 20-22
- Haurren parte hartzea: hausnarketarako gunea. – Eibar, Ekainak 29-30
- IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak. – IruƱea, Uztailak 20-22
- Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa. – Eibar, Uztailak 1
- Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria. – Baiona, Uztailak 8-9
- Eguneroko estatistikaren oinarriak: errealitatea manipulatzeko (edo horretaz konturatzeko) teknikak. – Eibar, Uztailak 13-14
- Arte bizietan hezkuntza proiektuak diseinatzen. – Baiona, Uztailak 8-10
- Zelan hobetu ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak. – Eibar, Ekainak 29-30
- Literatura ahoz aho: ahozko euskal literaturarako bide berriak. – Baiona, Uztailak 9-10
Irakasleentzat homologatzeko eskaera egin dago, ebazpenaren zain.
Diru-laguntzak:
- BIZKAITARRAK: matrikula, egoitza eta joan-etorria doan. Ikusi prozedura webgunean.
- DONOSTIARRAK: ikasle, langabetu eta erretiratu donostiarrek diru-laguntzak izango dituzte, eskaera UEUn egin behar da. Ikusi prozedura webgunean.
- Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
- BERRIALAGUNAK. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
- Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.
- Ikastaroen eskuorri orokorra: 43. Udako Ikastaroak
- Hezkuntzako ikastaroen eskuorria: hezkuntzako ikastaroak-eskuorria
- Sarean: UEUren twitter (@ueu_orokorra) eta facebook kontuekin loturak eginez.
Hemen 43. Udako Ikastaroen ESKAINTZA OSOA
Informazio gehiago:
Irati Iciar
(34) 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
2015/06/03
2015/06/02
Youtuberrak
Gaztea irrati-kateak antolatutako 'Youtuberrak' lehiaketaren lehen saria Iban Garcia gazte azkoitiarrak irabazi du, 'Egoera deserosoak' bideoarekin.
2015/06/01
"eta hau, zergatik ez euskaraz?" kanpaina
http://euskaraz.365egun.eus/ webgunearen bidez izan dugu kanpainaren berri. Honela aurkezten digute:
Euskaltzaleen Topaguneak eta 13 euskaltzaleen elkartek martxan jarritako kanpaina da eta hau, zergatik ez euskaraz? 2015eko maiatzaren 20tik ekainaren 20ra Euskal Herriko 13 herritan komertzio, erakunde eta eragile ezberdinen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo dugu euskaltzaleok.
#ZergatikEzEuskaraz
2015/05/28
Prentsa Tailerra
Talaiako 3. mailako ikasleek Prentsa Tailerrean egindako lanak aurkeztu nahi dizkizuegu. Oraingoz, hemen dituzue egindako hainbat elkarrizketa.
2015/05/26
2015/05/21
Tribuaren berbak: eskolan erabilera sustatuz.
Eskolak euskararen erabilera sustatzeko egiten duen lanaz aritu da Kike Amonarriz, ETB1n.
Zer lan egiten du gaur egun eskolak euskararen erabilera ikastetxean bertan bultzatzeko? Galdera hori izango da gaur Kike Amonarrizek erantzun nahiko duena
<a target="_blank" href="http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/"><b>Tribuaren Berbak</b></a>
saioan Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kidearekin abiatuko du gaia tolosarrak, eta etxeko hizkuntza euskara ez duten ikasleentzat eskolek duten garrantziaz hitz egingo dute.
Bestetik, Jasone Aldekoak, Hezkuntza Berriztatzeko aholkulariak,
Ulibarri
plana zertan den azalduko du.
Kike Amonarrizek hainbat ikastetxe bisitatuko ditu, publikoak eta pribatuak. Helburua? Irakasleei zuzenean galdetzea zein lan egiten duten euskararen erabilera sustatzeko. Ikasleak ere elkarrizketatuko ditu, euskara non eta norekin hitz egiten duten jakiteko. Ikastetxe hauetan egongo da: Gasteizko Koldo Mitxelena institutu publikoa, Hernaniko Inmakulada kristau eskola, Tolosako Laskorain ikastola eta Kanboko Xalbador kolegioa. Sortzen elkarteko kideak Nafarroako egoeraz mintzatuko dira.
Jasone Cenoz EHUko katedradunak nazioartean hizkuntz gutxituen erabilera sustatzeko ezagutzen dituen ereduez hitz egingo du.
Saioarekin amaitzeko, IƱaki Biain Irungo Berritzeguneko aholkulariak eskolak eta gizarteak euskararen erabilera indartzen duten arduraz hausnartuko du.
Gaurkoa 3. denboraldiko 8. saioa da. Orain arte eman dituzten saioa guztien aurkibidea blog honetan aurkituko duzue: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/tribuaren-bloga/. (eta mezu honen amaieran)
Aurkibide horretan saioaren izenburuan klik eginez gero, saioren edukiaren laburpena topatuko duzu, baita pasarte esanguratsuenen bideo laburrak ere.
Izenburruaren ondoren dauden ikonoetan klik eginez gero saio osoa ikusteko aukera duzu
2015/05/17
2015/05/11
Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain
Ostiraletik, Firefox OS daukaten telefono mugikorretan euskarazko zuzentzailea dator sisteman integratuta! Firefox OS smartphone entzako sistema eragile bat da, Googleren Android edo Appleren iOSen gisakoa. Software librekoa da, web irekia, protokolo estandarrak eta bateragarritasuna bultzatzeko Mozilla Fundazioak sortua. Beharbada eta nik dakidala (zuzendu oker banago), lehenengo aldia izan daiteke smartphone batek euskarazko zuzentzailea integratuta daukala. Firefox OS atera eta sei hilabetera euskaratuta zegoen, Librezaleren eskutik, eta orain, bi urtera, euskarazko zuzentzailea dakar. Software librearen abantailak. Borroka neketsuaren noizbehinkako garaipen txikitxoak. Ospatzera noa.
2015/05/07
Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea
Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.
2015/05/05
argIHIzkiak literatur lehiaketa martxan
Getxoko Egizu elkarteak eta Uribe Kostako HIRUKA komunikazio-taldeak, hainbat udal eta elkarterekin elkarlanean, argIHIzkiak literatur lehiaketaren 4. edizioa antolatu dugu. argIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da. Testuak bidaltzeko epea zabalik dago, eta azken eguna maiatzaren 15a izango da.
Ekimen honen helburuak dira, alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilari profesional eta zaletuen lana sustatzea.
Horretarako 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dugu eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.
16 urte baino gehiago badituzu, eta Uribe Kostakoa bazara edo ez, sartu Interneteko argihizkiak.comhelbidean, eta hor, oinarriekin batera, 10 argazkiak ikusi, bat edo bi aukeratu, eta horietan oinarrituta, testu labur bat (edo bi gehienez) idatzi eta guri bidali (sms, whatsapp edo posta elektronikoz).
Testuak bi kategoriakoak izan daitezke: labur-laburrak (160 karaktere gehienez) eta laburrak (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan bidali ditzakezu, eta edozein testu mota izan daiteke: prosa, olerkia, bertsoa, haikua, nahi duzuna.
Bi testurik onenek 200€ jasoko ditu bakoitzak. Eta argazki bakoitzari idatzitako testurik onenak erakusketa ibiltari batean joango dira, argazkiekin batera, irailetik aurrera. Beraz, gogoratu: argihizkiak.com.
Animatu, eta parte hartu!
2015/05/01
BATZ (saguzarrak)
Vamp eta Rouss saguxarren abenturak jaso dituzte Max Maleok eta AurƩlien Predalenek animaziozko film labur honetan.
2015/04/30
2006an hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Zerbitzua EHULKUren Aholkuak argitaratzen.
Horrez geroztik, astero, hizkuntza erabilera zuzenari buruzko aholku bat argitaratzen joan dira. orain arte 156 fitxa plazaratu dituzte. Aholku guztiak webgunean dituzte jasota. Hemen duzuen orain arte argitaratu duten aholkuen zerrenda:EHULKU_AholkuenZerrenda
Gai interesgarri eta zalantza franko argitu dituzte; bestek beste…:
Orain aholku guztiak bildu eta CDan argitaratu dituzte. CDa erosi nahi izanez gero, toki honetan duzu aukera.
Fitxa didaktikoen bilduma hori webgunean ere laster izango dugula eskuragarri iragarri dute.
![](https://hnoiartzualdea.files.wordpress.com/2015/04/ehulkurenaholkuak.jpg?w=357&h=593)
2015/04/28
195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan
Maiatzaren 15era arteko epea dago ikasturte honetako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako bozketan parte hartzeko. Guztira, 195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan, 174 Ikastetxeen kategorian eta 21 Norbanakoenean. Aurten lehen aldiz epai-mahai batek erabakiko ditu sari nagusiak, baina publikoak ere eman dezake bere iritzia. Publikoaren Saria boto bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko, ikusi book trailerrak, gustukoena hautatu, sartu BOZKATU atalean eta eman zure botoa. Botoa ematen dutenen artean e-reader bat zozkatuko dugu.
IKAPP; ASKO DAKIT
IKA euskaltegiek gure hizkuntzaren ezagutza frogatu dute. Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina, kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!
Xabiertxo liburuak 90 urte
1925. urtean lehen aldiz argitaratutako Xabiertxo liburuak 90 urte beteko ditu 2015ean. Hori dela eta, Euskadiko Artxibo Historikoak erakusketa bat antolatu du, liburu ezagun honen gaineko informazioa zabaltze aldera.
1925ean argitaratu zen Xabiertxo liburuaren helburua umeei euskara irakastea zen, gauzak modu errazean azalduz. Bi egile ditu liburuak: Ixaka Lopez-Mendizabal (testuena) eta Txiki Zabalo (marrazkiena).
Xabiertxoren inguruan informazio gehiago nahi duenak bide hauek ditu:
Euskadiko Artxibo Historikoa
MĀŖ DĆaz de Haro, 3
48013 Bilbo
taldeko bisita gidatuak adosteko bidali mezua helbide honetara:
Web orria bisitatu: http://www.gurexabiertxo.eus
Erakusketa ekainaren 23a arte izango da eta ordutegia hauxe da:
Astelehenetik ostegunera: 9:30 – 16:00
Ostiraletan: 9:30-14:00
2015/04/27
2015/04/26
Euskal Literaturaren Hiztegiak: Sarean eskura
EHUko Euskara Institutuak sarean dituen tresnetako bat da Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). Hiztegiak bi atal ditu: Idazleak eta Idazlanak. Informazio iturri oso aberatsa dugu. Hiztegi aberatsak dira, ikuspegi kuantitatibo zein kualitatibotik begiratuta.
Gehiago jakin nahi baduzu sakatu hemen.
IKAPP: ZAHARRAK BERRI
IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas
hau ekartzen dizute. Denboraren aurka
erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko.
Baina, kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!
Jokoa lortu nahi baduzu Google Playn duzu eskuragarri.
EkoLinguA: Eguneroko hizkuntza egoerei aurre egiten laguntzeko solas jokoa
Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.
2015/04/25
Euskara ospela eta egutera
Euskal Memoria Fundazioak eta Gipuzkoako Aldundiak ekoiztutako lana. Hizkuntza zapalkuntza eta euskararen kateari eusteko mugimendu herritarari buruzkoa.
2015/04/24
Teknologia irakaslearen eskura: jardunaldia maiatzaren 7an Euskararen Etxean
Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak-eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
2015/04/22
‘Nola euskahaldundu erdaldunak?
Martxoaren 10ean, Martin Ugalde foroaren saio berezia egin zen, Korrikarekin bat eginez: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?
Parte hartzaileak:
- Patxi Baztarrika, Hizkuntza politikarako sailburuordea.
- Mertxe Mujika, AEKren koordinatzaile nagusia.
- Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia.
- IƱaki Martinez de Luna, soziolinguista eta EHUko irakaslea.
Zuzenean ikusterik izan ez bazenu, hemen duzu ekitaldiko bideoa Berria egunkariaren eskutik. Ikasbil.net
2015/04/21
Azti begia
XIX. erdialdean, Agosti Xahoren laguna den Flora Tristan bahitu dute Felipe II-ak eta bere espia Sebastian de Arbizuk. Xaho bere bila hasi da, Jean Laffite, Altzoko Erraldoia eta Antoine d´Abbadie lagun izanik.
Egilea(k):
Katihotsak
Tribuaren berbak: aurkibidea
Tribuaren berbak saioak bloga sortu du, blog honek orain arteko saio guztiak biltzen ditu, denboraldiz denboraldi. Lehen bi denboraldietan (2013-2014 eta 2014-2015) eskainitako saioetako postak daude, baita EiTB Nahieran-en eta eitb.eus-en saio bakoitzak daukan esteka ere. Aukibidera zuzenean joan nahi izanez gero sakatu hemen.
2015/04/17
Sarean dago Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia
Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da Orotariko Euskal Hiztegia. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.
Hamasei liburukitan argitaratuta dago hiztegi hau eta teknologia berriek eskaintzen duten aukerez baliatuz, ikertzaile eta erabiltzaile ororen eskuetan jarri du orain Euskaltzaindiak, Internet bidez kontsultatu ahal izateko.
Argazkiapp
Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. 4 iruditik atera ezazu hitz ezkutua. Zenbat eta hitz gehiago lortu, puntu gehiago eskuratuko dituzu eta puntu hoiekin hitz berrien letrak eros ditzakezu.
Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak.
Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko. Ondo pasa!
2015/04/15
Ibon Sarasola: "Erabilera ponderatuak agindu behar du, ez zuzentasunak"
Koldo Mitxelenaren ondoren euskal lexikografian eraginik handiena izan duen hizkuntzalaria da zalantzarik gabe. Haren lanak euskara zuzentzaileen esku-liburu izan dira eta izango dira aurrerantzean ere, bukatzen ari den “Egungo Euskararen Hiztegia”, esate baterako. Ikuspuntu aldaketa nabarmen bat ezarri nahi izan du, ordea. «Zuzentasunaren irizpideak ez du balio inongo hizkuntzatan, erabilerak baizik», dio irmotasun handiz. Karlos Santamaria eraikineko liburutegian aurkitu dugu lanean mahai arrunt batean, isiltasunean, edozein ikasleren pare.
Iturria: sustatu.eus
2015/04/14
Apirilak 14, Soziolinguistika solasaldia Donostian
Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da.Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.
Hamarkada hauetan aldatu al dira euskarara hurbiltzeko motibazioak? Zeintzuk dira egun motibazio-iturri nagusiak? Nola eragin liteke horietan?
Euskarriak: Txerra Rodriguezek jakin aldizkarian idatzitako "hirugarren ontzia" artikulua eta Pello Jauregiren Emunek antolatutako jardunaldietako parte hartze bideoa erabiliko ditugu.
Antolatzailea: Bagera Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoan
Iturria: sustatu
Finlandiako hezkuntza-sistema, partaidetza hezkuntzan eta beste hamaika kontu ‘Herri Hezitzailea’ jardunaldietan
Hik Hasi egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela eta, apirilaren 24an eta 25ean II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalean, duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari jarraipena emanez. Oraingoan, aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutuko ditugu.
Hik hasi webgunea
“Euskara irudikatu” lehiaketa
Nola irudikatuko zenuke euskara?
Argazkia + mezua (1 - 7 hitz)
● Epea:
Argazkiak bidaltzeko epea apirilaren 15etik maiatzaren 15era arte, beraz,
azken eguna maiatzaren 15a izango da
● Sariak:
50 €ko elkar
opari txartela
30 €ko elkar
opari txartela
DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” tesia
URTZI RUIZ DE AZUA ikasleak tesia egin du “DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” gaiaren gainean.
Gasteizeko institutuetan irakaslea izan da eta lan honetan DBHko gaztetxoeei euskara erabiltzea zergatik ez zaien erakargarri egiten aztertu du.
Tesia irakurri nahi baduzue sakatu hemen.
2015/04/13
300 karaktereko lehiaketa
300 Proiektua Saure argitaletxearen eta Imartgine galeriaren eskutik antolatutako txapelketa da.
Literatura unibertsalari buruzko ezagutza frogatzeko aukera ematen du lehiaketa honek, hainbat literatur testutan oinarritutako marrazkiak aurkezten baititu. Testuen gaineko hausnarketa egin eta hirurehun karakteretako testu bat sortu behar da, ideietan edo filosofian oinarrituz, modu erakargarrian eta irudiekin bat etorriz.
Sariak daude irabazleentzat: Liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.
Parte hartzeko www.hirurehun.org web orrialdean sartu eta bertan aurkituko dugu beharrezkoa zaigun informazio guztia.
2015eko martxoaren 1etik urriaren 18ko gaueko 00:00ak arte izango da aukera parte hartzeko.
Sariak daude irabazleentzat: Liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.
Parte hartzeko www.hirurehun.org web orrialdean sartu eta bertan aurkituko dugu beharrezkoa zaigun informazio guztia.
2015eko martxoaren 1etik urriaren 18ko gaueko 00:00ak arte izango da aukera parte hartzeko.
Esamoldeapp
Esamoldeak lantzeko bi modu ezberdin: hutsuneak bete eta aukeratu hitz egokia.
Oraingo honetan aplikazioak teoria ere du eta gure gustoko esamoldeak marka ditzakegu gogoan eukitzeko. Informazio gehiago esamoldeapp.
2015/04/02
Ttipi ttapa
Ba ote da herri honetan korrika ezagutzen ez duen euskaldunik? FR3 Aquitaine laguntzarekin Nicole Alix-k zuzenduriko Ttipi-Ttapa filmak, euskara Euskal Herri osoan biziberritzeko zailtasunak eta esperantzak azaltzen ditu 14. Korrikaren harira.
Argitalpen-urtea: 2005
Egileak: Nicole Alix ; Marielle Gros, Ekoizlea ; Ximun Carrere, Ekoizlea
Argitaratzailea: Aldudarrak
Ttipi ttapa from Euskalakari Aek on Vimeo.
Korrrika 19: lehiaketaren irabazleak
Aurtengo 19. Korrikaren harira antolatutako lehiaketaren irabazleak 1 DBHko Anitz Zapirain eta 4 DBHko Telmo Ancisar izan dira.
Zorionak!
Korrika 19 Talaian
Euskara Batzordeko ikasleek Korrika 19 ospatzeko, egunero korrikaren ibilbidea marraztu dute. Hemen duzue pausuz pausu emaitza.
2015/03/23
2015/03/21
Badator korrika!
Korrika 19 Hondarribian
- 618. kilometroa. Mendeluko zubian. 06:20. Emeki elkartea, Amute-Kostako Auzo Elkartea.
- 619. kilometroa. Amuteko zubian. 06:23. Arrantzaleen Kofradia.
- 620. kilometroa. Santa Maria ateaurrean. 06:29. Hondarribiko Udala.
- 621. kilometroa. Miramarreko biribilgunean. 06:32. Talaia ikastetxea.
- 622. kilometroa. Hondar-Serna jatetxeen bidegurutzean. 06:35. Hondarribiko Herri Olinpiadak.
- 623. kilometroa. Hermandadea. 06:39. Hondarribiko Arraun Elkartea.
- 624. kilometroa. Sabin Aranako igogailuaren ondoan. 06:44. Olagarro eta Muara elkarteak, eta Hondarribiko Bildu.
- 625. kilometroa. Amuteko semaforoa, parkearen ondoan. 06:49. Plaiaundi institutua.
- 626. kilometroa. Psilocybenea. 06:52. Plaiaundi institutua.
- 627. kilometroa. Beterramerako sarreran. 06:55. Lakaxita gaztetxea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)