Atlasa.net, Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa. Informazio gehiago hemen.
2014/01/30
2014/01/29
2014/01/27
6. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

2014/01/26
Urruzonotarrak gehituz 2013 2014
![]() |
Antton Olariaga |
Batxilergo, DBH 3-4. mailetako eta Lanbide Heziketako ikasleen artean euskararen idatzizko kalitateaz gainera literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea da ekimen honen helburua.
Laurehun inguru dira dagoeneko Urruzunotar titulua lortu dutenak eta ekimen honekin jarraituko dugu Urruzunotarrak gehituz.
Ekimen honen inguruko zehaztasunak, lanak bidaltzeko epeak barne, oinarri-arauetan aurki ditzakezue.
Idazlanak, eskabidearekin batera, Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera bidali behar dituzue otsailaren 28rako.
2014/01/24
40 aholku euskara egoki erabiltzeko

2014/01/22
2014/01/21
"Lucius Dumben berebiziko bidaia" filma Itsas Etxean
Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan, Itsas Etxea auditoriumean, "Lucius Dumben berebiziko bidaia" filma ikusteko aukera duzue.
Hamlet antzezlana Itsas Etxean
Urtarrilaren 25ean 20:00etan Artedrama antzerki taldeak "Hamlet" antzezlana taularatuko Itsas Etxea auditoriumean.
2014/01/19
European word translator
Hitzak ingeleratik 30 hizkuntzatara itzultzen dituen mapa interaktiboa aukezten dizuegu. Itzultzaile honek euskarara ere itzultzen du. Erabili nahi baduzue sakatu hemen.
2014/01/17
Nola ikusi filmak euskarazko azpitutuluekin
Argia astekarian agertutako artikulu interesgarri hau uzten dizuegu, bertan filmak nola deskargatu eta euskarazko azpitutulekin nola ikus daitezkeen erakusten digute. Interesgarria delakoan sakatu hemen.
2014/01/16
www.hiztegitxoak.eu
Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzeko aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!
2014/01/12
Amets Arzallus eta Jon Maia Talaian
Ohiturari jarraituz, aurten ere, Batxillergoko ikasleentzat Bertso saio bat antolatu dugu. Abenduaren 18an izan zen eta bertan Amets Arzallus eta Jon Maia entzuteko aukera izan genuen. Ekitaldiaren argazkiak ikusi nahi badituzue sakatu hemen.
Deklinabidea
Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" eta "Aditza app" programak aurkeztu genizkizuen. Gaur antzeko beste programa bat aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan deklinabidea lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin deklinabidea lantzeko aukera izango duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, "deklinabideaapp" programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.
2014/01/09
2014/01/07
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)