2015/03/21

Badator korrika!



Korrika 19 Hondarribian

  • 618. kilometroa. Mendeluko zubian. 06:20. Emeki elkartea, Amute-Kostako Auzo Elkartea.
  • 619. kilometroa. Amuteko zubian. 06:23. Arrantzaleen Kofradia.
  • 620. kilometroa. Santa Maria ateaurrean. 06:29. Hondarribiko Udala.
  • 621. kilometroa. Miramarreko biribilgunean. 06:32. Talaia ikastetxea.
  • 622. kilometroa. Hondar-Serna jatetxeen bidegurutzean. 06:35. Hondarribiko Herri Olinpiadak.
  • 623. kilometroa. Hermandadea. 06:39. Hondarribiko Arraun Elkartea.
  • 624. kilometroa. Sabin Aranako igogailuaren ondoan. 06:44. Olagarro eta Muara elkarteak, eta Hondarribiko Bildu.
  • 625. kilometroa. Amuteko semaforoa, parkearen ondoan. 06:49. Plaiaundi institutua.
  • 626. kilometroa. Psilocybenea. 06:52. Plaiaundi institutua.
  • 627. kilometroa. Beterramerako sarreran. 06:55. Lakaxita gaztetxea.


2015/03/12

Gazte hizkera


Urte asko dira Ttakun Kultur Elkarteak eta Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak elkarlanean tailerra BHko ikasleei eskaintzen hasi zirela (informazio gehiago hemenhemen eta hemen), Nafarroan hasieran eta gero EAEn ere.  Ikasleentzako ikastaro izan zenak irakasleentzako ikastaroari ere bide eman zion:Lagunarteko hizkerari buruzko ikastaroa

Bada ikastaro horietan baliatu ohi dituzten hitz eta terminoen zerrendak eskura ditugu eskura urtxintxa.eus webgunean: 

Haur literaturaz gozatzeko app berria sortu du Galtzagorrik

Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, XXI. mendeko euskarrietara ekarri du Euskarazko Haur Literaturako klasiko bat, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau!

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu Maria Goikoak batbirulau! app berriak: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.53D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan dohainik eskura daiteke bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Aplikazioaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da paperezko liburua esku artean izatea.