2014/12/18

Elhuyar hiztegia androiderako doan





Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu:


Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara



2014/12/09

"Euskara munduan" dokumentala


"Ahoskera" izeneko lana eman du argitara Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskeraargitaratu da, bilduma honetako bederatzigarrena.

Joxe Ramon Zubimendiren Ortotipografia izan zen estilo-liburu horren lehen liburukia, 2004an argitaratua. Ondoren, 2005ean, Juan Garziaren Kalko okerrak eta Elhuyar Fundazioko koordinatzaileekin talde-lanean eginiko Onomastika liburukiak kaleratu ziren. Alfontso Mujikaren Letra larriak erabiltzeko irizpideak, 2008an,eta Andres AlberdirenEstandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan, 2009an, etorri ziren geroago. 2011n, Jose Ramon Etxebarriaren Zientzia eta Teknikarako Euskara Arautzeko Gomendioak eta Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak argitaratu zituen Sailak. Aurtengo ekainean,Juan Garziaren Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak izeneko lana, estilo-liburuaren zortzigarren liburukia argitaratu zen.
Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu da, bilduma honetako bederatzigarrena.

Nahi duen orok Sailaren webgunean ditu lanok eskuragai. Halaber, Euskal Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) ere eskuratu ahal izango dira.

Xuxen zuzentzaile ortografiko berritua

Xuxen.eus Xuxen zuzentzaile ortografikoa online erabiltzeko aukera ematen duen webgune bat da. Aurreko bertsiotik hona, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin dira, bai Xuxenek oinarrian erabiltzen dituen datuetan, bai diseinuan. Xuxen.eus berrian, Xuxen5 jarri dugu erabiltzailearen eskura, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldearen eta Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitatearen artean sortutako bertsioa.

Gehiago jakiteko:  http://xuxen.eus/information 

2014/12/05

Joanes edo balezalem euskalduna

Hainbat urtez Marvelentzat eta beste argitaletxe handi batzuentzat lan egin eta gero, Guillermo Zubiaga bizkaitar idazle eta marrazkilariak euskaraz aurkeztuko du "Joanes or the Basque Whaler".

http://www.eitb.eus/.../guillermo-zubiaga-joanes--euskal-kom.../

Firofox 34: Hitz egin!

Firefox nabigatzailearen 34. bertsio ere EUSKARAZ eta bideo konferentziak egiteko aukerarekin.

Firefox nabigatzailearen 34. bertsioa eskuragarri dago Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako.

http://librezale.org/2014/12/02/firefox-34-hitz-egin/

2014/11/11

Badator Korrika!




Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkarteak, lehiaketa berri eta sortzaile bat jarri du abian. HORMAKIN hitzak, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira. Osagai hauek, euskaraz egon ordez, askotan beste hizkuntza batzuetatik kopiatu eta zabaltzen ditugu, gure izaera hobeto islatzen dutelakoan. Gure asmoa joera horri aurre egitea da eta sare sozialetan gero eta mezu eta hormakin gehiago euskaraz sortzea eta zabaltzea. Horretarako hain zuzen, euskarazko hormakinen lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu. 



Nola irudikatuko zenuke euskara?

 Gustoko dituzu beheko elastikoak? 

 Horrela bada eusko ikaskuntzak antolatutako "Nola irudikatu zenuke euskara?" lehiaketan parte har ezazu.


2014/10/23

Hobelex


Hobelexekin oso erraza da zuzen eta Euskaltzaindiak lexikoarentzat emandako azken gomendioekin bat idaztea. Gainera, akats ortografikoak ere detektatzen eta zuzentzen ditu. Doakoa da, eta PCrako edozein Word eta Outlook bertsiotan instala daiteke. 

Informazio gehagiago nahi baduzue, sakatu hemen.

2014/10/20

  1. Pegatina lehiaketa



Gaia: Euskara eta gazteak.

Azaroaren 15erako, pegatina entregatu. Fernando Bustillo edo Joxemi Gallastegiri.

Gutun-azal itxi batean pegatina eta zure datuak dituen orria sartu eta entregatu. (Orritxoan, izen-deiturak eta maila idatzi)

Pegatina DINA 5  orri batean aurkeztu ( folio erdia).
Pegatina egiterakoan  gehienez hiru kolore erabili.
Pegatina bai eskuz bai ordenagailuz egin daiteke.

Euskararen Egunean, abenduaren 3an, sari banaketa eta pegatina guztien erakusketa egingo dugu.  Egun horretan ere pegatina irabazlea  ikasle guztien artean banatuko da.

Saria: 50€ko elkar opari txartela
Saria eman gabe gera daiteke

normalkuntzatalaiabhi@gmail.com

Getxophoto

Irailaren 22an 2. Batxillerrelo ikasleak, argazkigintzako ikasleak, GETXOPHOTOra joan ziren. Hona hemen irteeraren froga
.....  


Android 5.0. euskaraz

Lollipop berrian sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahal izango da, beste 14 hizkuntza berrirekin batera. Gehiago jakin nahi baduzu sakatu : berriazuzeu, sustatu.

2014/10/10

2014/09/30

2.200 ikasle baino gehiago Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan

Dagoeneko, amaitu da 2014-2015 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako Ikastetxeen Kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan, guztira, 21 ikastetxe eta DBHko lau mailetako 2.243 ikasle ariko dira lehiaketan parte hartzen. Horien egitekoa: maila bakoitzerako proposatuako liburua irakurtzea eta horri buruzko book trailerra egitea, liburu horren irakurketa sustatzeko.

Gehiago jakin nahi baduzue klika ezazue hemen edo hemen.


2014/09/25

Xabi Payaren hitzaldia Zumarragan. 2013 martxoa

Etxetik erdaraz eta bizi euskaraz, ibilbide baten bizipenak eta ikasketak Xabi Paya Algortako bertsolariaren hitzaldia Zumarragan. Gainzuri eskolako guraso elkarteak antolatu zuen ekitaldia 2013ko martxoan. Bideoaren egilea: Goierriko Hitza

Maria Sigma greziar autodikdakta

2014/09/19

Sarean da "Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida 2013

Euskarazko 60 liburu baino gehiago irakurri, aztertu, sailkatu eta gomendatu ditu Mondragon Unibertsitateko Haur Liburu Mintegiak. 2001ean hasi ziren urteroko gida kaleratzen.

Berria haien webgunean: http://bit.ly/1qVQwmp
2013ko Literatura irakur gida eskuratzeko: pdf
Aurreko urtetako gidak ere sarean eskuragai:
Aurrekoak zenbakiak:
Literatura irakur gida 2012 pdf
Literatura irakur gida 2011 pdf
Literatura irakur gida 2010 pdf
Literatura irakur gida 2009 pdf
Literatura irakur gida 2008 pdf
Literatura irakur gida 2007 pdf
Literatura irakur gida 2006 pdf
Literatura irakur gida 2005 pdf
Literatura irakur gida 2004 pdf
Literatura irakur gida 2003 pdf
Literatura irakur gida 2002 pdf
Literatura irakur gida 2001 pdf

2014/09/15

"10 ideas clave, Enseñar la competencia oral en clase" liburua

Ahozkotasuna, Mintzamenaren didaktika... gure ikastetxeetan dugun erronka eta aztergai nagusietako bat.
Bada, gaia aztertzen, kokatzen eta aurrera eramaten lagundu diezagukeen liburu bat argitaratu zuen uztailean Grao argitaletxeak:
Egileak ibilbide luzeko profesional ezagunak: Montserrat Vila eta Josep Mª Castella

Liburu mamitsua, argia eta zehatza. Honako atal hauetan antolatua:

* Presentació:
10 preguntas sobre la enseñanza del discurso oral público y 10 ideas clave para responderlas

* Por una enseñanza sistemática y planificada de la oralidad
Saber hablar es una competencia fundamental poco enseñada
La lengua oral organiza la vida en el aula y requiere una reflexión y un aprendizaje específicos 

* La competencia oral: hablar es mucho más importante que pronunciar palabras
Antes de hablar hay que pensar bien lo que se quiere comunicar
Comunicar implica persuadir a la audiencia con elegancia y respeto
La personalidad y el lenguaje no verbal forman parte constitutiva del mensaje oral
La voz y la entonación comunican directamente la emoción

* Cómo enseñar la competencia oral: orientaciones didácticas y actividades para la clase
La competencia oral se puede enseñar, aprender y evaluar con las estrategias
Explicar conocimientos significa comprenderlos
La comunicación humana es básicamente argumentativa
Saber hablar significa dominar un repertorio variado de géneros discursivos

Ostirala arte izena eman daiteke Hondarribiko Udal Euskaltegian

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/09/15/ostirala-arte-izena-eman-daiteke-hondarribiko-udal-euskaltegian/

2014/09/13

"Dragoi bola Z Jainkoen Bataila", Itsas Etxean

"Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila"
Eguna: irailaren 20an (larunbata)
Ordua: 18:00
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
Hizkuntza: euskaraz
Sarrera: 3 euro

 

2014/09/10

'Soziolinguistikaz hitz egiten hasteko' eskuragai Agrega-n

Josean Buenok, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko irakasleak, Batxilergoko 1. mailarako prestatutako materiala eskura dugu agrega.hezkuntza.net-eko gune honetan 

Hitzaurrean honela aurkezten digu materiala:

Materiala  bost  gaiz  osatuta  dago,  gehi  ebaluazio  tresnak  hartzen  dituen
beste atal bat; amaieran oinarrizko bibliografia ere badago. Hau da lan honen edukia:
1. GAIA:   HIZKUNTZEI BURUZKO AURREIRITZIAK
2. GAIA:   HIZKUNTZEN PRESTIGIOA
3. GAIA:   HIZKUNTZEN FUNTZIOAK ETA ELEBITASUNA
4. GAIA:   HIZKUNTZEN ALDAERAK
5. GAIA:   HIZKUNTZEN BIZITZA ETA HERIOTZA
-  EBALUAZIO TRESNAK:
  Euskararen egoera ulertzen
  Soziolinguistika-iruzkina
-  OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA


2014/09/06

Moti + Batu topaketa, euskararen erabilera areagotzeko motibazioa aztergai

Irailaren 10 eta 12an, Donostian (San Telmo Museoan) antolatutako topaketaren berri eman nahi dizuegu, interesaturik bazaudete saktu beheko estekan.

Informazio gehiago...  

kxo! Firefox 32 Androiderako

Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.

2014/07/07

Euskararen Agenda Estrategikoa

Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren «zeharkako» ardatza izango den Euskararen Agenda Estrategikoa aurkeztu du Patxi Baztarrikak.  Agendak 2016. urtera arte, 168 ekintza proposatu ditu. 

2014/06/13

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa

Iturria: Galtzagorri elkartea

Atzo banatu ziren Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sariak aurtengo edizioko irabazleen artean. Guztiak Donostia 2016k Easo kalean duen aretoan bildu ziren Idoia Noblek aurkeztu zuen ekitaldian.

2014/05/31

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa irabazi dugu

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak baditu irabazleak. Ikastetxeen kategorian Hondarribiko Talaia ikastetxeko Animals Taldea izan da garaile, 104 botorekin, Marta ispiluaren aurrean liburuari buruzko lanarekin. Lau lagunentzako parapente hegaldia irabazi dute.

Gehiago irakurri

2014/05/10

Book Trailer Lehiaketa

Gutxi falta da Book Trailer Lehiaketan botoa emateko

Aurten Talaiako 2 DBHko ikasleek Galtzagorri elkarteak antolatu duen Book Trailer lehiaketan parte hartu dute. Ikasleek egindako Book Trailer guztien artean ikasleek 6 Book Trailer aukeratu zituzten bozka bidez eta horien artean Animals taldeak egindako Book Trailerra aukeratu dugu bozkatua izateko. Hori dela eta, botoa eman dezazuen eskatzen dizuegu.

Bozkatzeko epea maiatzaren 16an amaituko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea. Botoa emateko, beraz, egun gutxi geratzen dira. Edonork eman dezake botoa. Nola? Lehendabizi Liburu Gaztearen webgunean sartu (www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014) eta book trailerrak ikusi. Ondoren, BOZKATU atala klikatu eman zure botoa. E-mail bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu daiteke, baina aukera bakar horretan kategoria bakoitzeko boto bana eman daiteke.

Bozkatzeko urratsak:

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa:  Animals taldea

3. Datuak bete

Hiru urratsetan eman daiteke botoa. Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.
Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da. Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.


Izarrak Plazara talentu lehiaketa



izarrak plazara

Zabalik dago Izarrak Plazara talentu lehiaketan parte hartzeko epea. Izen-ematea maiatzaren 23an amaituko da eta informazioa eskuratu daiteke Intxaurrondo Kultur Etxean (e-posta) eta Plazara Goaz Elkartean (e-posta). Kanporaketa egongo da maiatzaren 30ean eta finala ekainaren 7an jokatuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik beherakoa izatea eta euskaraz aritzea, diziplina eszenikoa edozein dela ere. Hona oinarriak.
Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatu dute talentu lehiaketa, hirugarren urtez. Honen helburu nagusiak gazteak elkarrekin ongi pasatzea, eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzea dira.

2014/04/05

Euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzultzaile automatiko berriak

2012an martxan jarri zen eta egun martxan dagoen gaztelania-euskara itzultzailearen hobetutako bertsio bat aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Honetaz gain, itzultzaile automatikoaren bi anai-arrebak ere aurkeztu dira: euskara-gaztelania itzultzailea, alde batetik, eta ingelesa-euskara itzultzailea, bestetik. Itzultzaile hauek presentzia izango dute ‘smartphone’ delakoetan ere. Itzultzailea erabilgarri egongo da hurrengo helbidean: www.itzultzailea.euskadi.net





Gehiago jakin nahi baduzue:

2014/04/01

EGA app


Kaixo! euskaltegiak 10 urte bete ditu eta ospatzeko mugikorrentzako App bat sortu dugu: EGA APP. Aplikazio honek EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa prestatzeko 4.000 ariketa baino gehiago eskaintzen ditu: Atariko proba, sinonimoak eta berridazketak atalak prestatzeko. EGA APP

2014/03/23

"Benetan maite nauzu" testa


Benetan maite nauzu?’, bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko test-a Bermeoko Udaleko webgunean dago. Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko, argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran, Elhuyar Aholkularitzak bideratutako saioetan.
Norrberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere
Galdetegian 10 galdera eta 3 erantzun posible daude eta erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu.  
Galdetegia abenduan banatu zen herrian eta orain www.bermeokoudala.net web gunean eskuragarri dago.

Booktrailer lehiaketa

Galtzagorri Elkarteak antolau duen 2013-2014 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak sekulako arrakasta izan du. Guztira 297 book trailer jaso ditu: 275 Ikastetxeen kategorian eta 22 Norbanakoenean. Gipuzkoako 19 ikastetxek hartu dute parte, horien artean gureak, Talaia Institutuak, ere bai. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen du Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako gazteei eskaintzen zaie bertan parte hartzeko aukera. Lehiaketa honek eta book trailerrek irakurle gazteen artean pizten duen motibazioaren adierazgarri dela esan genezake.




Lehiaketak izan duen oihartzuna nolakoa izan den jakin  nahi baduzue, behean dituzue esteka batzuk:


2014/02/25

Mintzanet

Mintzanet proiektuaren helburua euskaraz jarduteko aukerarik ez duen pertsona orori etxetik (edo dagoen lekutik) atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Horretarako, mintzanet.net webgunearen bidez, euskaraz jardun nahi duten guztiek (bidelariek) praktikatzen ahal dute nahi adina aldiz, Internetez. Bestalde, bidelagunak daude: bere borondatez Internetez bere euskara hobetzen ari den norbaiti, edo, hainbat arrazoi direla eta, euskaraz egiteko aukera ez duen edonori praktikatzen laguntzen diote

Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei eta era berean Euskal Herrian bertan dauden euskaldunei -edozein maila dutela ere, nahiz eta elkar komunikaziorako gutxieneko bat izatea lehenetsiko den- euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu hasiera-hasieratik. Bidelagunek beren borondatez jarduten dute lanean, eta, beraz, bidelariek ez dute sosik ordaindu behar zerbitzu hau erabiltzeagatik.

Zer da Mintzanet? Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: etxetik atera gabe eta doan. Horretarako, www.mintzanet.net webgunera jotzea besterik ez duzu.

Zer behar da? Ordenagailu bat eta Internet (ordenagailuak kamera eta mikrofonoa integratuta ez baditu: webcam bat, entzungailuak eta mikrofonoa).

Zeinek har dezake parte? Bidelariak: euskara ikasten ari dena eta Mintzaneten bidez praktikatzeko aukera izango duena. Bidelagunak: euskaraz ondo dakiena eta bere borondatez beste norbaiti lagunduko diona.

Zer egin behar da parte hartzeko? Izena eman. www.mintzanet.net-en sartu eta “Prest” botoia sakatu. Galdetegia bete eta segituan esango dizugu zein den zure bikotea.

Gehiago jakin nahi izanez gero, idatzi: info@mintzanet.net-era

2014/02/22

Etxepare rap: Zenbait bertso xelebre Bernardo Atxaga


Mintzatu app


Mintzatu, estres linguistikoari aurre egiteko erreminta.

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.

Eta lekuek gordetzen dituzten altxor eta garaikurrak deskubritu ditzakezu baita ere. Egin zaitez zure ohiko lekuen alkate! Gainera, beste sare sozialetan ere euskaraz ari zarela zabaltzeko aukera izango duzu.


Lagunduko gaituzu mundu osoari erakusten euskara bizirik dagoen hizkuntza dela?




2014/02/16

Etxepare rap: Argia daritzanari Arnaut Oihenart



Ahozko Euskal Literaturaren antologia: " infinitoaren laburpena"

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du.
Ahozko literaturaren ikuspegi panoramikoa eta poliedrikoa lantzen saiatu dela esan du egileak. Ikuspegi ezberdinak uztartzea ezinbestekotzat dauka, horrek ematen baitio ahozko literaturari duen egitazko balioa. Generoak definitzea izan da lan handienetako bat, Payaren esanetan. Orain arte txikitzat jo diren hainbat generoei –zirtoa, txistea…- dagozkien tokia ematea erabaki du antologian, txikiak izanagatik “funtzionalki oso garrantzitsuak direlako”.

Aurreko antologiak bezala, hau ez da saltzeko liburu bat, nazioarteko unibertsitate, ikerketa zentro, jaialdi, erakunde, sareetan oparitzeko lana baizik; horrez gain www.etxepare.net web orrian ere eskuragarri dago.

2014/02/13

Bertsoapp

Bertsoapp aplikazioak dituen bertsoak, lau edo zortzi oinez osatuta daude. Oinak, errimatzen duten hitzak, bertsoetatik kendu dira eta jokuaren helburua, oin bakoitza dagokion lekuan jartzean datza. Horretarako banan-banan eta ordenez aukeratu behar dira, bertsoak zentzua izan dezan.

Informazio gehiago abarkatxo.com-en aurkituko duzue eta aplikazioa hemen sakatuz.

2014/02/08

Motibazioa sustatzeko baliabideak




Motibazioaren ildotik, hemen duzue MSB motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko bloga.


Nork motibatuko du motibatzailea

Gazteen motibazioaz, idatzi du Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean.
Artikuluan lau irizpide proposatzen ditu:

Ez kriminalizatu
Entzun
Tresnak eman
Lasai egon
eta
Eredu izan

Artikulua osorik irakurri nahi baduzue sakatu hemen.

2014/02/05

Etxepare rap: Hango bortu gainetarik Itxaro Borda



Lehiaketak Talaian


150 edo 100 euro irabazi nahi? Ez  galdu aukera! Gure Institutuak lehen ipuin eta orri-markagailu lehiaketak antolatu ditu. Parte hartu!


Oinarriak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, sakatu beheko esteketan

ipuin lehiaketa