Baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/07/23

Labayru Hiztegi Fraseologikoa

Labayru Hiztegi Fraseologikoa ipini du Labayru fundazioak bere webgunean. Gaztelaniaz gehien erabiltzen diren 3.500 lokuzio aukeratu, eta euskarazko ordaina bilatu diete. Urtebete baino lehen euskarazko beste hainbesteri egingo diete lekua.





2015/05/07

Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea

Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.

2015/03/12

Gazte hizkera


Urte asko dira Ttakun Kultur Elkarteak eta Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak elkarlanean tailerra BHko ikasleei eskaintzen hasi zirela (informazio gehiago hemenhemen eta hemen), Nafarroan hasieran eta gero EAEn ere.  Ikasleentzako ikastaro izan zenak irakasleentzako ikastaroari ere bide eman zion:Lagunarteko hizkerari buruzko ikastaroa

Bada ikastaro horietan baliatu ohi dituzten hitz eta terminoen zerrendak eskura ditugu eskura urtxintxa.eus webgunean: 

2015/02/27

Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz?

Proba honetan 4 bat minututan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu. Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren eta Euskara Institutuaren (UPV/EHU) erreminta.

Informazio gehiago nahi izanez gero  sakatu hemen.

Zenbateraino ezagutzen duzu euskarazko hiztegia?

2014/10/23

Hobelex


Hobelexekin oso erraza da zuzen eta Euskaltzaindiak lexikoarentzat emandako azken gomendioekin bat idaztea. Gainera, akats ortografikoak ere detektatzen eta zuzentzen ditu. Doakoa da, eta PCrako edozein Word eta Outlook bertsiotan instala daiteke. 

Informazio gehagiago nahi baduzue, sakatu hemen.

2014/09/10

'Soziolinguistikaz hitz egiten hasteko' eskuragai Agrega-n

Josean Buenok, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko irakasleak, Batxilergoko 1. mailarako prestatutako materiala eskura dugu agrega.hezkuntza.net-eko gune honetan 

Hitzaurrean honela aurkezten digu materiala:

Materiala  bost  gaiz  osatuta  dago,  gehi  ebaluazio  tresnak  hartzen  dituen
beste atal bat; amaieran oinarrizko bibliografia ere badago. Hau da lan honen edukia:
1. GAIA:   HIZKUNTZEI BURUZKO AURREIRITZIAK
2. GAIA:   HIZKUNTZEN PRESTIGIOA
3. GAIA:   HIZKUNTZEN FUNTZIOAK ETA ELEBITASUNA
4. GAIA:   HIZKUNTZEN ALDAERAK
5. GAIA:   HIZKUNTZEN BIZITZA ETA HERIOTZA
-  EBALUAZIO TRESNAK:
  Euskararen egoera ulertzen
  Soziolinguistika-iruzkina
-  OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA


2014/04/01

EGA app


Kaixo! euskaltegiak 10 urte bete ditu eta ospatzeko mugikorrentzako App bat sortu dugu: EGA APP. Aplikazio honek EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa prestatzeko 4.000 ariketa baino gehiago eskaintzen ditu: Atariko proba, sinonimoak eta berridazketak atalak prestatzeko. EGA APP

2014/02/16

Ahozko Euskal Literaturaren antologia: " infinitoaren laburpena"

Etxepare Euskal Institutuak Xabier Payak idatzi duen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu du.
Ahozko literaturaren ikuspegi panoramikoa eta poliedrikoa lantzen saiatu dela esan du egileak. Ikuspegi ezberdinak uztartzea ezinbestekotzat dauka, horrek ematen baitio ahozko literaturari duen egitazko balioa. Generoak definitzea izan da lan handienetako bat, Payaren esanetan. Orain arte txikitzat jo diren hainbat generoei –zirtoa, txistea…- dagozkien tokia ematea erabaki du antologian, txikiak izanagatik “funtzionalki oso garrantzitsuak direlako”.

Aurreko antologiak bezala, hau ez da saltzeko liburu bat, nazioarteko unibertsitate, ikerketa zentro, jaialdi, erakunde, sareetan oparitzeko lana baizik; horrez gain www.etxepare.net web orrian ere eskuragarri dago.

2014/01/29

Mundu mapa digitala euskaraz

Mundu mapa digitala jarri du UZEIk sarean. Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenak biltzen dituen mapa digitala plazaratu du UZEIk Google Maps zerbitzua erabiliz. Gizarten erabilgarria izango zaizuelakoan hemen duzue esteka.

2014/01/19

European word translator

Hitzak ingeleratik 30 hizkuntzatara itzultzen dituen mapa interaktiboa aukezten dizuegu. Itzultzaile honek euskarara ere itzultzen du. Erabili nahi baduzue sakatu hemen.

2014/01/16

www.hiztegitxoak.eu

Hiztegitxoak.eu webguneak euskaratik beste hainbat hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzeko aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako, probestu hiztegitxoak.eu!

2013/10/31

Aditzapp

Aurrekoan "Hitzekin jolastuz" programa aurkeztu genizuen. Gaur antzeko beste programa bat  aurkeztu nahi dizuegu. Oraingoan aditzak lantzeko app bat aurkeztu nahi dizuegu, programatxo honekin aditz laguntzailea lantzeko aukera izangi duzue. Beraz, badakizue, animatu eta instala ezazue zuen mugikor edo tabletan, aditzapp programa. Zure tablet edo mugikorrean eduki nahi baduzu sakatu hemen.

2013/10/26

Aditzak.com

Betiko aditz taulekin aspertuta zabiltza? Zerbait interaktiboa nahi duzu? Aditz batekin zalantzaren bat? Hona hemen Garikoitz Knörrek sortutako euskal aditz laguntzailearekin jokatzeko tresna. Hautatu modua, denbora, aditz mota, eta berehala agertuko zaizu emaitza. Gainera, sakelekoan instalatzeko aukera ere badaukazu. Animo eta erabili. Interesaturik? Sakatu hemen.


2013/10/23

Android euskaraz

Azkenean, Android sistema eragilea euskaratzen bukatu du  horretan aritu den taldeak. Android sistema eragilea euskaraz izan nahi baduzue,  hemen uzten dizuegu Argia aldizkarian agertutako informazioa. 

2013/10/20

Filmak euskaraz

EITB.com-en, euskarazko 43 film doan ikusteko aukera duzue. Nahi izanez gero, klikatu hemen.


Euskalbar

Mozilla Firefox erabiltzen baduzue, hemen duzue hiztegiak eskura izateko aukera. Informazio gehiago nahi baduzue, sakatu hemen.


Euskalplay


Euskarari buruzko bederatzi online joko ezberdinez osatutako aplikazioa daEuskalPlayren helburua guztiz didaktikoa da eta euskararen inguruan ezagutza handitzeko, praktikatzeko eta bide batez era atsegingarri batez gehiago ikasteko egituratuta dago. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue  sakatu hemen




Jakina! Euskal Tribiala




Azkue Fundazioak Jakina! online formatoko jokoa aurkeztu du. Interesa baduzue eta gehiago jakin nahi baduzue  sakatu hemen.