2015/03/12

Haur literaturaz gozatzeko app berria sortu du Galtzagorrik

Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, XXI. mendeko euskarrietara ekarri du Euskarazko Haur Literaturako klasiko bat, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau!

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu Maria Goikoak batbirulau! app berriak: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.53D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan dohainik eskura daiteke bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Aplikazioaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da paperezko liburua esku artean izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina