2015/05/21

Tribuaren berbak: eskolan erabilera sustatuz.

Eskolak euskararen erabilera sustatzeko egiten duen lanaz aritu da Kike Amonarriz, ETB1n.

Zer lan egiten du gaur egun eskolak euskararen erabilera ikastetxean bertan bultzatzeko? Galdera hori izango da gaur Kike Amonarrizek erantzun nahiko duena <a target="_blank" href="http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/"><b>Tribuaren Berbak</b></a> saioan Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kidearekin abiatuko du gaia tolosarrak, eta etxeko hizkuntza euskara ez duten ikasleentzat eskolek duten garrantziaz hitz egingo dute.
Bestetik, Jasone Aldekoak, Hezkuntza Berriztatzeko aholkulariak, Ulibarri plana zertan den azalduko du.

Kike Amonarrizek hainbat ikastetxe bisitatuko ditu, publikoak eta pribatuak. Helburua? Irakasleei zuzenean galdetzea zein lan egiten duten euskararen erabilera sustatzeko. Ikasleak ere elkarrizketatuko ditu, euskara non eta norekin hitz egiten duten jakiteko. Ikastetxe hauetan egongo da: Gasteizko Koldo Mitxelena institutu publikoa, Hernaniko Inmakulada kristau eskola, Tolosako Laskorain ikastola eta Kanboko Xalbador kolegioaSortzen elkarteko kideak Nafarroako egoeraz mintzatuko dira.
Jasone Cenoz EHUko katedradunak nazioartean hizkuntz gutxituen erabilera sustatzeko ezagutzen dituen ereduez hitz egingo du.

Saioarekin amaitzeko, IƱaki Biain Irungo Berritzeguneko aholkulariak eskolak eta gizarteak euskararen erabilera indartzen duten arduraz hausnartuko du.

Gaurkoa 3. denboraldiko 8. saioa da. Orain arte eman dituzten saioa guztien aurkibidea blog honetan aurkituko duzue: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/tribuaren-bloga/. (eta mezu honen amaieran)
Aurkibide horretan saioaren izenburuan klik eginez gero, saioren edukiaren laburpena topatuko duzu, baita pasarte esanguratsuenen bideo laburrak ere. 
Izenburruaren ondoren dauden ikonoetan klik eginez gero saio osoa ikusteko aukera duzu


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina