2015/05/05

argIHIzkiak literatur lehiaketa martxan

Getxoko Egizu elkarteak eta Uribe Kostako HIRUKA komunikazio-taldeak, hainbat udal eta elkarterekin elkarlanean, argIHIzkiak literatur lehiaketaren 4. edizioa antolatu dugu. argIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da. Testuak bidaltzeko epea zabalik dago, eta azken eguna maiatzaren 15a izango da.

Ekimen honen helburuak dira, alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilari profesional eta zaletuen lana sustatzea.

Horretarako 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dugu eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.

16 urte baino gehiago badituzu, eta Uribe Kostakoa bazara edo ez, sartu Interneteko argihizkiak.comhelbidean, eta hor, oinarriekin batera, 10 argazkiak ikusi, bat edo bi aukeratu, eta horietan oinarrituta, testu labur bat (edo bi gehienez) idatzi eta guri bidali (sms, whatsapp edo posta elektronikoz).

Testuak bi kategoriakoak izan daitezke: labur-laburrak (160 karaktere gehienez) eta laburrak (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan bidali ditzakezu, eta edozein testu mota izan daiteke: prosa, olerkia, bertsoa, haikua, nahi duzuna.

Bi testurik onenek 200€ jasoko ditu bakoitzak. Eta argazki bakoitzari idatzitako testurik onenak erakusketa ibiltari batean joango dira, argazkiekin batera, irailetik aurrera. Beraz, gogoratu: argihizkiak.com.

Animatu, eta parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina