2015/05/11

Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain

Ostiraletik, Firefox OS daukaten telefono mugikorretan euskarazko zuzentzailea dator sisteman integratuta! Firefox OS smartphone entzako sistema eragile bat da, Googleren Android edo Appleren iOSen gisakoa. Software librekoa da, web irekia, protokolo estandarrak eta bateragarritasuna bultzatzeko Mozilla Fundazioak sortua. Beharbada eta nik dakidala (zuzendu oker banago), lehenengo aldia izan daiteke smartphone batek euskarazko zuzentzailea integratuta daukala. Firefox OS atera eta sei hilabetera euskaratuta zegoen, Librezaleren eskutik, eta orain, bi urtera, euskarazko zuzentzailea dakar. Software librearen abantailak. Borroka neketsuaren noizbehinkako garaipen txikitxoak. Ospatzera noa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina