2015/04/24

Teknologia irakaslearen eskura: jardunaldia maiatzaren 7an Euskararen Etxean

Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak-eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina