2013/10/06

Euskara ikasi app-a

HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako.


Aplikazioaren helburua da euskara-ziurtagiri bat lortzeko ikasten ari diren ikasleentzat erabilgarria den mobile learning plataforma bat eskaintzea. Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte. Aplikazio hau ez da ikastaro bat, azterketak prestatzen laguntzeko erreminta edo tresna bat baizik. Android sistema eragilea duten tablet zein smartphoneetan erabil daiteke.
Aplikazioa google play plataforman eskuragarri dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina