2015/04/30



2006an hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Zerbitzua EHULKUren Aholkuak argitaratzen.

Horrez geroztik, astero, hizkuntza erabilera zuzenari buruzko aholku bat argitaratzen joan dira. orain arte 156 fitxa plazaratu dituzte. Aholku guztiak webgunean dituzte jasota. Hemen duzuen orain arte argitaratu duten aholkuen zerrenda:EHULKU_AholkuenZerrenda

Gai interesgarri eta zalantza franko argitu dituzte; bestek beste…:


Orain aholku guztiak bildu eta CDan argitaratu dituzte. CDa erosi nahi izanez gero, toki honetan duzu aukera.

Fitxa didaktikoen bilduma hori webgunean ere laster izango dugula eskuragarri iragarri dute.

2015/04/28

195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan

Maiatzaren 15era arteko epea dago ikasturte honetako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako bozketan parte hartzeko. Guztira, 195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan, 174 Ikastetxeen kategorian eta 21 Norbanakoenean. Aurten lehen aldiz epai-mahai batek erabakiko ditu sari nagusiak, baina publikoak ere  eman dezake bere iritzia. Publikoaren Saria boto bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko, ikusi book trailerrak, gustukoena hautatu, sartu BOZKATU atalean eta eman zure botoa. Botoa ematen dutenen artean e-reader bat zozkatuko dugu.

IKAPP; ASKO DAKIT

IKA euskaltegiek gure hizkuntzaren ezagutza frogatu dute. Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina, kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!

Jokoa lortu nahi baduzu Google Playn duzu eskuragarri.

Xabiertxo liburuak 90 urte

1925. urtean lehen aldiz argitaratutako Xabiertxo liburuak 90 urte beteko ditu 2015ean. Hori dela eta, Euskadiko Artxibo Historikoak erakusketa bat antolatu du, liburu ezagun honen gaineko informazioa zabaltze aldera.

1925ean argitaratu zen Xabiertxo liburuaren helburua umeei euskara irakastea zen, gauzak modu errazean azalduz. Bi egile ditu liburuak: Ixaka Lopez-Mendizabal (testuena) eta Txiki Zabalo (marrazkiena).

Xabiertxoren inguruan informazio gehiago nahi duenak bide hauek ditu:

Euskadiko Artxibo Historikoa
Mª Díaz de Haro, 3
48013 Bilbo
taldeko bisita gidatuak adosteko bidali mezua helbide honetara: 

Web orria bisitatu: http://www.gurexabiertxo.eus 

Erakusketa ekainaren 23a arte izango da eta ordutegia hauxe da:
Astelehenetik ostegunera: 9:30 – 16:00 
Ostiraletan: 9:30-14:00



2015/04/27

aritu.eu

Noizbait baten batek euskaraz erantzun ez dizulako haserretu bazara, edo zure koadrilan erdaldun bat etorri delako erdaraz egin baduzu, edo ¿queeeeeeé? galderaren aurrean erdaraz erantzun baduzu inoiz, animo, aritu.eu zure lekua izan daiteke.

Informazio gehiago nahi baduzue sakatui hemen.

2015/04/26

Euskal Literaturaren Hiztegiak: Sarean eskura



EHUko Euskara Institutuak sarean dituen tresnetako bat da Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). Hiztegiak bi atal ditu:  Idazleak eta Idazlanak. Informazio iturri oso aberatsa dugu. Hiztegi aberatsak dira, ikuspegi kuantitatibo zein kualitatibotik begiratuta.

Gehiago jakin nahi baduzu sakatu hemen.


IKAPP: ZAHARRAK BERRI

IKAPP Zaharrak Berri - screenshot thumbnail
IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute. Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina, kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!

Jokoa lortu nahi baduzu Google Playn duzu eskuragarri.


EkoLinguA: Eguneroko hizkuntza egoerei aurre egiten laguntzeko solas jokoa

Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.


2015/04/24

Teknologia irakaslearen eskura: jardunaldia maiatzaren 7an Euskararen Etxean

Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak-eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

2015/04/22

‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Martxoaren 10ean, Martin Ugalde foroaren saio berezia egin zen, Korrikarekin bat eginez: ‘Nola euskahaldundu erdaldunak?

Parte hartzaileak:
  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza politikarako sailburuordea.
  • Mertxe Mujika, AEKren koordinatzaile nagusia.
  • Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia.
  • Iñaki Martinez de Luna, soziolinguista eta EHUko irakaslea.
Zuzenean ikusterik izan ez bazenu, hemen duzu ekitaldiko bideoa Berria egunkariaren eskutik. Ikasbil.net




2015/04/21

Azti begia

XIX. erdialdean, Agosti Xahoren laguna den Flora Tristan bahitu dute Felipe II-ak eta bere espia Sebastian de Arbizuk. Xaho bere bila hasi da, Jean Laffite, Altzoko Erraldoia eta Antoine d´Abbadie lagun izanik.
Egilea(k): 
Katihotsak


Tribuaren berbak: aurkibidea



Tribuaren berbak saioak bloga sortu du, blog honek orain arteko saio guztiak biltzen ditu, denboraldiz denboraldi. Lehen bi denboraldietan (2013-2014 eta 2014-2015) eskainitako saioetako postak daude, baita EiTB Nahieran-en eta eitb.eus-en saio bakoitzak daukan esteka ere. Aukibidera zuzenean joan nahi izanez gero sakatu hemen.

2015/04/17

Sarean dago Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia




Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da Orotariko Euskal Hiztegia. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.

Hamasei liburukitan argitaratuta dago hiztegi hau eta teknologia berriek eskaintzen duten aukerez baliatuz, ikertzaile eta erabiltzaile ororen eskuetan jarri du orain Euskaltzaindiak, Internet bidez kontsultatu ahal izateko.
Hemen klik eginez kontsultatu ahal izango duzu hiztegia. Ikasbil.net

Argazkiapp


Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. 4 iruditik atera ezazu hitz ezkutua. Zenbat eta hitz gehiago lortu, puntu gehiago eskuratuko dituzu eta puntu hoiekin hitz berrien letrak eros ditzakezu.

Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak.
Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko. Ondo pasa!

2015/04/15

Ibon Sarasola: "Erabilera ponderatuak agindu behar du, ez zuzentasunak"

Koldo Mitxelenaren ondoren euskal lexikografian eraginik handiena izan duen hizkuntzalaria da zalantzarik gabe. Haren lanak euskara zuzentzaileen esku-liburu izan dira eta izango dira aurrerantzean ere, bukatzen ari den “Egungo Euskararen Hiztegia”, esate baterako. Ikuspuntu aldaketa nabarmen bat ezarri nahi izan du, ordea. «Zuzentasunaren irizpideak ez du balio inongo hizkuntzatan, erabilerak baizik», dio irmotasun handiz. Karlos Santamaria eraikineko liburutegian aurkitu dugu lanean mahai arrunt batean, isiltasunean, edozein ikasleren pare.

Iturria: sustatu.eus

2015/04/14

Apirilak 14, Soziolinguistika solasaldia Donostian

Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da.Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.

Hamarkada hauetan aldatu al dira euskarara hurbiltzeko motibazioak? Zeintzuk dira egun motibazio-iturri nagusiak? Nola eragin liteke horietan? 

Euskarriak: Txerra Rodriguezek jakin aldizkarian idatzitako "hirugarren ontzia" artikulua eta Pello Jauregiren Emunek antolatutako jardunaldietako parte hartze bideoa erabiliko ditugu.

Antolatzailea: Bagera Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoan

Iturria: sustatu

Finlandiako hezkuntza-sistema, partaidetza hezkuntzan eta beste hamaika kontu ‘Herri Hezitzailea’ jardunaldietan

Hik Hasi egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela eta, apirilaren 24an eta 25ean II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalean, duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari ­jarraipena emanez. Oraingoan, aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal ­Herriko hainbat esperientzia ezagutuko ditugu.

Hik hasi webgunea

“Euskara irudikatu” lehiaketa



Nola irudikatuko zenuke euskara?

Argazkia + mezua (1 - 7 hitz)







Nora bidali: 

Epea:
Argazkiak bidaltzeko epea apirilaren 15etik maiatzaren 15era arte, beraz, azken eguna maiatzaren 15a izango da

Sariak:
50 €ko elkar opari txartela
30 €ko elkar opari txartela


Tribual; euskarazko jokoa mugikor eta tableterako

CodeSintax-ek sortutako jokoa aurkezten dizuegu,




Gehiago jakin nahi bazuzue sakatu hemen.

DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” tesia

URTZI RUIZ DE AZUA ikasleak tesia egin du “DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” gaiaren gainean.

Gasteizeko institutuetan irakaslea izan da eta lan honetan DBHko gaztetxoeei euskara erabiltzea zergatik ez zaien erakargarri egiten aztertu du.

Tesia irakurri nahi baduzue sakatu hemen.

2015/04/13

300 karaktereko lehiaketa

300 Proiektua Saure argitaletxearen eta Imartgine galeriaren eskutik antolatutako txapelketa da.
Literatura unibertsalari buruzko ezagutza frogatzeko aukera ematen du lehiaketa honek, hainbat literatur testutan oinarritutako marrazkiak aurkezten baititu. Testuen gaineko hausnarketa egin eta hirurehun karakteretako testu bat sortu behar da, ideietan edo filosofian oinarrituz, modu erakargarrian eta irudiekin bat etorriz.
Sariak daude irabazleentzat: Liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.
Parte hartzeko www.hirurehun.org web orrialdean sartu eta bertan aurkituko dugu beharrezkoa zaigun informazio guztia.

2015eko martxoaren 1etik urriaren 18ko gaueko 00:00ak arte izango da aukera parte hartzeko.

Esamoldeapp


Euskal esamoldeak lantzeko app berria. Gesmae Informatikak sortu du app berri hau Aditzapp eta Deklinabideapp aplikazioei jarraipena emanda (ikusi aurreko posta).

Esamoldeak lantzeko bi modu ezberdin: hutsuneak bete eta aukeratu hitz egokia.

Oraingo honetan aplikazioak teoria ere du eta gure gustoko esamoldeak marka ditzakegu gogoan eukitzeko. Informazio gehiago esamoldeapp.

2015/04/02

Ttipi ttapa

Ba ote da herri honetan korrika ezagutzen ez duen euskaldunik? FR3 Aquitaine laguntzarekin Nicole Alix-k zuzenduriko Ttipi-Ttapa filmak, euskara Euskal Herri osoan biziberritzeko zailtasunak eta esperantzak azaltzen ditu 14. Korrikaren harira.
Argitalpen-urtea: 2005 
Egileak: Nicole Alix ; Marielle Gros, Ekoizlea ; Ximun Carrere, Ekoizlea Argitaratzailea: Aldudarrak


 

Korrrika 19: lehiaketaren irabazleak

Aurtengo 19. Korrikaren harira antolatutako lehiaketaren irabazleak 1 DBHko Anitz Zapirain eta 4 DBHko Telmo Ancisar izan dira.

Zorionak!



Korrika 19 Talaian

Euskara Batzordeko ikasleek Korrika 19 ospatzeko, egunero korrikaren ibilbidea marraztu dute. Hemen duzue pausuz pausu emaitza.