2014/09/10

'Soziolinguistikaz hitz egiten hasteko' eskuragai Agrega-n

Josean Buenok, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko irakasleak, Batxilergoko 1. mailarako prestatutako materiala eskura dugu agrega.hezkuntza.net-eko gune honetan 

Hitzaurrean honela aurkezten digu materiala:

Materiala  bost  gaiz  osatuta  dago,  gehi  ebaluazio  tresnak  hartzen  dituen
beste atal bat; amaieran oinarrizko bibliografia ere badago. Hau da lan honen edukia:
1. GAIA:   HIZKUNTZEI BURUZKO AURREIRITZIAK
2. GAIA:   HIZKUNTZEN PRESTIGIOA
3. GAIA:   HIZKUNTZEN FUNTZIOAK ETA ELEBITASUNA
4. GAIA:   HIZKUNTZEN ALDAERAK
5. GAIA:   HIZKUNTZEN BIZITZA ETA HERIOTZA
-  EBALUAZIO TRESNAK:
  Euskararen egoera ulertzen
  Soziolinguistika-iruzkina
-  OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA


2014/09/06

Moti + Batu topaketa, euskararen erabilera areagotzeko motibazioa aztergai

Irailaren 10 eta 12an, Donostian (San Telmo Museoan) antolatutako topaketaren berri eman nahi dizuegu, interesaturik bazaudete saktu beheko estekan.

Informazio gehiago...  

kxo! Firefox 32 Androiderako

Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.

2014/07/07

Euskararen Agenda Estrategikoa

Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren «zeharkako» ardatza izango den Euskararen Agenda Estrategikoa aurkeztu du Patxi Baztarrikak.  Agendak 2016. urtera arte, 168 ekintza proposatu ditu. 

2014/06/13

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa

Iturria: Galtzagorri elkartea

Atzo banatu ziren Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sariak aurtengo edizioko irabazleen artean. Guztiak Donostia 2016k Easo kalean duen aretoan bildu ziren Idoia Noblek aurkeztu zuen ekitaldian.