2013/11/30
"Ametsen fabrika" bertso ikuskizuna
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Neguko Jardunaldien barruan "Ametsen fabrika" haurrentzako bertso ikuskizuna antolatu du. Ekitaldia, igandean, Amuten Amute-Kostako auzo elkartean arratsaldeko 17:30ean izango da. Ekitaldia Adiskide Bertso Elkarteak prestatu du.
"Zipi eta Zape Kanikaren kluba" filma Itsas Etxean
"Zipi eta Zape, kanikaren kluba" filma gaur Itsas Etxean, 18:00etan. Oraindik ez baduzue filma ikusi, azken aukera da gaurkoa.
Aurkezpena
Talaiako normalkuntza taldeak aurten bloga sortzea erabaki du. Gure helburua xumea da, euskara bultzatzea indartzea eta zaintzea.
Ruper Ordorikaren abestiak dioen bezala; maite dugun hori zaintzea.
Ruper Ordorikaren abestiak dioen bezala; maite dugun hori zaintzea.
2013/11/29
2013/11/28
2013/11/26
2013/11/24
2013/11/23
Euskara arriskuan dago, munduko beste 2.470 hizkuntzarekin batera
Tribuaren berbak saioan ikusitakoa:
2013/11/21
Euskara eta internet
Tribuaren berbak saioan ikusitakoa:
Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza.
Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: 2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza.
Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa
Gogoratu larunbatean, Txiste Grafikoen Lehiaketaren sari ematea izango dela. Sari banaketan, Aitor Txarterina komikigilieak parte hartuko du. Ea zortea dugun eta Talaiako institutuko ikasleren batek sariren bat jasotzen duen!
2013/11/17
Euskararen tamaina
Tribuaren berbak saioan ikusitakoa:
Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean.
Gehiago irakurri nahi baduduze hemen duzue Algara, edo ez gara blogean Kike Amonarrizek idatzitakoa: Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean.
Irakaslearen dekalogoa
Euskararen EZAGUTZA eta ERABILERA irakasle guztion erronka da
Irakasle garenez guztiok gara hizkuntza eragile, beraz guztiok badugu gure egitekoa eta gure ardura ikasleen hizkuntzaren jabekuntzan, bai euskara mailaren ezagutzan eta nola ez euskararen erabileran. Ezin baita banandu erabilera eta ezagutza, biak txanpon bereko aurpegiak baitira. Batak ezin baitu bestea gabe aurrera egin.
Lanketa hau modu kontzientean egin behar dugu, lan sistematikoa sustatuz:
· Eremu formalean bakoitzak bere arloaren lanketan hizkuntza baliabideak eta estrategiak kontuan hartuz.
· Harremanetan erabilera eredu eta hiztun eragile izanez. Euskararen erabilera egoera komunikatibo errealetan ezinbestekoa da euskararen ezagutza sustatzeko, eta, aldi berean, hizkuntza erabilera ohiturak finkatzeko.
Hau guztia egiteak, gainera, hizkuntza minorizatuari prestigioa ematen dio, eta hizkuntzaren berreskuratze eta normalizazio prozesuan modu positiboan eragiten du. Azken batean, euskararen normalizazioa aurrera egitea hiztun guztion eskuetan dago, baina, batez ere, guztion ezpainetan eta guztion jokaeretan. Ez baitago hizkuntzarik hiztunik gabe eta hiztun garen heinean gure buruaren alde arituko gara lanean.
Euskararen misterioa
Euskararen egunerako gero eta gutxiago falta den honetan, hemen duzue euskararen misterioari buruzko bideo hau.
2013/11/16
Literatura tailera: Miren Agur Meaberen "Kristalezko begi bat"
2013/11/11
Pottola antzezlana Itsas Etxean
Larunbatean, azaroak 16, Txalo Produkzioak Pottola antzezlana taularatuko du Itsas Etxea auditoriumean. Informazio gehiago hemen duzue.
Taldeari eta antzezlanari gehiago jakin nahi baduzue , sakatu hemen.
2013/11/10
Euskararen bilakaera
Badakigu, nondik gatozen? Badakigu zein izan den gure hizkuntzaren bilakaera? Eta aurrerantzean, zer? Honaino iritsi bagara...
2013/11/09
2013/11/06
Homeland
Astiro, emeki, geldiro, pausatuki, badator Euskararen Eguna, igo gaitezen bada, euskararen olatuaren gainean eta goazen mundu osoan gureak barreiatzera....
2013/11/04
Eñaut Elorrieta abeslariaren kantaldia Itsas Etxean
Ostiral honetan Itsas Etxea auditoriumean, Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslariak, bere azken diska auzkeztuko du.
2013/11/03
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hilabete falta denean, Normalkuntza Taldeak girotzen hasteko asmotan bideo hau uzten dizue. DBH telesaileko atal bat da. Atalean, Euskararen Egunaren prestaketan ari dira gure lagunak. Ikus ezazue, nola antolatzen ari diren Euskararen Eguna.
2013/11/01
Amaren eskuak filma Itsas Etxean
Azaroaren 9an (larunbata), Itsas Etxea auditoriumean Amaren eskuak filma ikusteko aukera duzue. Jakingo duzuenez, Amaren eskuak filma Karmele Jaiok idatzitako elaberrian onarrituta dago. Elaberria irakurri baduzue ez galdu filma ikusteko aukera!.
Girotzeko asmotan hemen duzue istoriaren hasiera:
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
Filmari buruzko informazio gehiago nahi baduzue sakatu hemen.
Filma ikusi eta elaberria irakurtzeko gogoa baduzue hemen duzue elaberria eta idazleari buruzko informazio gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)