2013/11/17

Irakaslearen dekalogoa

Euskararen EZAGUTZA eta ERABILERA irakasle guztion erronka da

Irakasle garenez guztiok gara hizkuntza eragile, beraz guztiok badugu gure egitekoa eta gure ardura ikasleen hizkuntzaren jabekuntzan, bai euskara mailaren ezagutzan eta nola ez euskararen erabileran. Ezin baita banandu erabilera eta ezagutza, biak txanpon bereko aurpegiak baitira. Batak ezin baitu bestea gabe aurrera egin.

Lanketa hau modu kontzientean egin behar dugu, lan sistematikoa sustatuz:

· Eremu formalean bakoitzak bere arloaren lanketan hizkuntza baliabideak eta   estrategiak kontuan hartuz.

· Harremanetan erabilera eredu eta hiztun eragile izanez. Euskararen erabilera   egoera komunikatibo errealetan ezinbestekoa da euskararen ezagutza             sustatzeko, eta, aldi berean, hizkuntza erabilera ohiturak finkatzeko.

Hau guztia egiteak, gainera, hizkuntza minorizatuari prestigioa ematen dio, eta hizkuntzaren berreskuratze eta normalizazio prozesuan modu positiboan eragiten du. Azken batean, euskararen normalizazioa aurrera egitea hiztun guztion eskuetan dago, baina, batez ere, guztion ezpainetan eta guztion jokaeretan. Ez baitago hizkuntzarik hiztunik gabe eta hiztun garen heinean gure buruaren alde arituko gara lanean.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina