2013/11/01

Amaren eskuak filma Itsas Etxean

Azaroaren 9an (larunbata), Itsas Etxea auditoriumean Amaren eskuak filma ikusteko aukera duzue. Jakingo duzuenez, Amaren eskuak filma Karmele Jaiok idatzitako elaberrian onarrituta dago. Elaberria irakurri baduzue ez galdu filma ikusteko aukera!.
 
 
Girotzeko asmotan hemen duzue istoriaren hasiera:
 
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
 
Filmari buruzko informazio gehiago nahi baduzue sakatu hemen.
 
Filma ikusi eta elaberria irakurtzeko gogoa baduzue hemen duzue elaberria eta idazleari buruzko informazio gehiago.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina